Ariketaren Laburpen Laburra
Berotzeko ariketa bat da hau, irratsaio bat aurkeztu aurretik. Atsedenaldi gisara erabili daiteke atal teoriko baten ostean.
Ariketa Honen Helburua
Ahoskera hobetzea.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Artikulazio hobea.
Ariketa Iraupena
15 minutuz.
Material
Esaldi zerrenda bat.
Ariketa Ikastaroa
Ikasleek ahoan dauzkaten giharrak erabiliko dituzte hitzak ahoskatzen dituzten modua hobetzeko. Hainbat esaldi aukeratu eta horiek ozen esango dituzte. Adibidez: “Egunon, XY jaun/andrearekin hizketan ari zara”, “Akerrak adarrak okerrak ditu, akerrak ditu adarrak okerrak…”, eta abar. Lehenbizi esaldi batekin praktikatu, gero ozenki esan honako aldarak erabiliz: 1. Mingaina ezkerretara, ahoaren goikaldeko haginen ostera mugitu. 2. Mingaina eskuman, goiko masailezurreko atzeko haginetarantz mugitu. 3. Mingaina ezkerrerantz, azpiko matrailezurreko atzeko haginetarantz mugitu. 4. Mingaina eskumatan, matrailezurreko atzeko haginetarantz mugitu. 5. Mingaina ahosabaian, aurreko hortzetatik gertu. 6. Mingaina tente ahosabaia ikutuz 7. MIngaina gora, azterantz ahosabaiaren atzeko alderantz bildua. 8. Mingaina hortzen eta hortzoien artean. 9. Mingaina atera aldaera hauen ostean, eta esan esaldia ozen berriro. Nabari al duzu inolako alderik?
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
12 partehartzaile gehien jota.
Aldakuntzak
Esaldia graba dezakezu ariketen aurretik eta ostean.
Hezitzaileentzako Aholkuak
Aho-korapiloak erabili ariketa honetarako.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Grabaketek migainaren posizioaren araberako ahoskeraren aldea erakusten dute.
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Irratsaio bat egin aurretik berotzeko erabili ariketa hau. Atsedenaldi bat egiteko ere aukera ona da.