Media komunitarioetan formatzea normalki komunikabide komertzial nagusietan ordezkatuak ez diren komunitate eta norbanakoei zuzendua dago. Herrialde askotan, komunikabide komunitarioetan aktibo dagoen pertsona kultura, jatorri edo gizarte talde minorizatuko kidea da, etorkina, bestelako beharrak dituen pertsona, adin talde berezituetakoa… Talde hauek formakuntza berezituak behar dituzte irratiak eskatzen dituen gaitasunak barneratu ahal izateko. Gainera, jendeak irrati komunitarioko lanetik at barneratutako gaitasunak ez dira etengabeko ikaskuntzaren edo laneko ikaskuntza edo formakuntza bezala onartzen eta hauek gure egunerokoan txertatzea ezinbestekoa da.

Proiektu honetako parte hartzaileak Suitza, Irlanda, Hungaria, Austria, Euskal Herria eta Alemaniakoak gara eta aurretik irrati komunitarioetako formakuntzako aspektu ezberdinak hobetzeko proiektuetan parte hartu izan dugu. Proiektu honetan, besteak beste, parte hartzaileek irrati formakuntzarako genuen material ezberdina berrikusi dugu eta ohartu gara zenbait metodologia, ariketa, oinarriak… ez zirela lan egin nahi genuen kolektiboetako jendearentzako egokiak. Beraz, material hau guztia behar ezberdinei egokitzea erabaki genuen, eta bai formakuntza jasoko dutenei zein formazioak eskainiko dituztenei begira jarri gara moldaketa hauek guztiak sortzerako garaian. Egindako lan guztia SMART webgunean bertan topatu ahal izango duzue.

Parte hartzaileak

COMMIT 2010. urtean sortu zuten Austrian irrati komunitarioen formakuntza bermatuko zuen erakunde gisa. COMMITek mintegiak eta ikastaroak antolatzen ditu irrati komunitarioetan interesa duten langile edo bolondresentzat. Kazetaritza, alor tekniko eta antolakuntzari buruzko formakuntzak eskaintzen dituzte eta irrati komunitarioentzako formakuntzarako curriculumak garatzen dituzte. COMMITen helburua Austriako irrati komunitarioen eta helduentzako heziketaren arteko elkarlana bultzatzea da.

Radio School klipp+klang Suitzako irabazi asmorik gabeko irrati guztien eta zenbait irrati pribatu komertzialen formakuntza elkartea da. Suitzako gobernuaren (Federal Office of Communications) babes ekonomikoarekin, eskolak boluntario eta profesionalentzako irrati kazetaritza formakuntzak garatu eta gidatzen ditu. Aldi berean, klipp+klangek ikerketak eta proiektuak burutzen ditu baztertutako taldeen integrazioa eta ahalduntzea sustatzeko helburuarekin. Klipp+klang eskolak EDUQUA ziurtagiria (Suitzako eskolaz kanpoko instituzioentzako kalitate egiaztagiria) dauka eta Suitzako Helduen Heziketarako Federazioarekin (SVEB) elkarlanean aritzen da, baita “Bildungsklubs-arekin” (Heziketa klub), zailtasun kognitibo batzuk dituzten pertsonekin lan egiten duten taldeekin, Irrati kazetaritzako profesionalen nazio elkartearekin (SSM, syndicom), Konpainien elkarteekin (UNIKOM, VSP) eta Komunikazioaren Bulego Federalarekin.

Civil Radio Budapesten sortu zen 1993an gobernuz kanpoko irrati saioak babestu eta ezagutzera emateko. Aldi berean, Budapesten bertan irrati egoitza kokatzeko leku hartu zuen hasierako helburuak garatzeko. Gaur egun, Civil Radiok egunero emititzen du 150 boluntario baina gehiagoren laguntzari esker. Programazioaren erdigunean kultura, gizarte, ingurugiroaren zaintza, komunitate, gatazka eta hiriburuko eta inguruko bizitzari buruzko gaiak daude. Civil Radiok komunikabideetako teknika berriak zabaldu ditu eta honekin batera aukera berriak, web 2.0, aplikazioak… irakatsi ditu urte luzeetan zehar emandako ikastaroen bidez. Ikastaro eta curriculum hauek parte hartzaileen gaitasunak garatu nahi dituzte kazetaritza komunitarioan, irratiaren oinarrizko ezagupenean, komunitatearentzako webetan bere ekitaldiak jakinaraztean …-honela norberaren komunitatearen interesak hobeto erantzun ahalko dituzte.

Antxeta Irratia Hendaian (Euskal Herria) kokatutako irratia da eta esperientzia luzea dauka genero gaien inguruko eta kooperazioko proiektuetan. Grundtvig elkarlaneko helduentzako heziketarako proiektuen partaidea da eta Hizkuntza gutxituen gaia lantzen duen Learning Partnershipeko kidea ere. 2007tik, Antxeta irratiak kulturnaniztasuna eta garapenerako hezkuntza lantzen duten proiektu ezberdinak garatu ditu, biak emakume eta etorkinen elkarteekin elkarlanean. 2011. urtean Antxeta Irratiak, PausuMedia GKE eta Santiago de Chileko La Morada korporazioarekin batera, genero gaiak garatzeko elkarlanean hartu zuen parte.

Near Media Co-op irabazi asmorik gabeko kooperatiba demokratikoa da. Komunitatearen garapenerako komunikabideak erabiltzen ditu. Kooperatiba 1982an sortu zuten eta 600 akziodun inguru eta 120 boluntariotik gora ditu. Nearfmek 1995etik irrati lizentzia dauka eta Europear Proiektu ezberdinetan parte hartu izan du eta identitate kulturala, ingurugiroa bezalako gaiak, kulturaniztasunari buruzko formakuntzak eta giza eskubideen inguruko programazioa landu izan dute, grabazio pista bikainak ekoizten dituzte. Nearfmk Inter.media Socrates proiektuan parte hartu zuen 2006ean, komunikabideentzako kulturaniztasun ikuspegia txertatzen duen formakuntza gida osatu zuten bertan. FETAC 4 mailako formakuntza eskaintzen dute komunikabideen alfabetatzean eta kulturaniztasunean.

Radio CORAX Hallen kokatutako irabazi asmorik gabeko irrati lokala da. CORAX elkartea 1993tik lanean dago. 300 boluntario ingururekin eta 100 ohiko transmisiorekin, Ekialdeko Alemaniako irabazi asmorik gabeko irratirik handiena da. CORAX irratia migratzaileekin, gutxitutako hizkuntzekin, alfabetatze arazoak dituzten eta ezintasun mentalen bat duten pertsonekin lan egitean zentratzen da. Boluntarioak formatzea eta haien saioak ekoitzeko gaitasunetan ahalduntzea da irratiaren lehentasuna hasieratik. Honi erantzuteko nazio mailako eta nazioarteko formakuntza proiektuetan parte hartu izan du.