Ariketaren Laburpen Laburra
Ariketa honekin, partaideek ingurune ezberdinetan soinu kalitate oneko elkarrizketak grabatzeko zenbait aholku ikasiko dituzte.
Ariketa Honen Helburua
Elkarrizketak hiru gunetan nola prestatu ikasiko dute partaideek (estudioan, telefonoz, lekuan bertan).
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Saio hau amaitzerako, partaideek elkarrizketa baten prestaketa teknikoari buruzko ezagutza izango dute.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Hezitzaileak grabagailu eramangarriak eta estudioko materialak erabiltzen eta ingurune desberdinetan elkarrizketak jasotzen jakin behar du.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Estudioa, grabagailu eramangarriak.
Ariketa Iraupena
30 bat minutuz..
Material
Estudioko tresneria, grabagailuak.
Ariketa Ikastaroa
Eska iezaiezu partaideei elkarrizketa bat prestatzerakoan gakoak zeintzuk izan daitezkeen esateko. Hona pentsatu beharreko batzuk: zuzenean edo aldez aurretik grabatuta? Estudioan edo telefonoz? Nor da elkarrizketatua? Euren ahotsa egiaztatu (elkarrizketatu urduriak edota graziarik gabekoak, hobe aldez aurretik grabatuz gero). Zer galdetu? Nola galdetu? Estudioan: eskatu elkarrizketatuei aldez aurretik bertaratzeko (ordu erdi bat lehenago). Azaldu iezaiezu nola ailegatu estudiora. Mikrofono eta aurikularrak ongi dabiltzala egiaztatu. Segurtatu ura eskuragarri izango dela. Elkarrizketatuaren izena hizki larriz idatzita eduki. Begietara begiratu. Entzun erantzunak, akaso azalpenen bat behar izanez gero. Estudiotik at: beti berretsi hitzordua bezperan. Segurtatu elkarrizketa leku lasai batean izango dela. Egiaztatu grabagailua (bateria, mikrofonoa, kaseta edo md-a…). Telefonoz: lurreko linea bat erabili ahal dela. Telefono mugikorrak ez dira fidatzekoak. Lurreko linearen kalitatea frogatu (elkarrizketa hasi aurretik deitu, ordua berresteko eta libre eta prest dagoela egiaztatzeko, eta baita soinuaren kalitatea ere). Linea ez dela erabiliko elkarrizketa egin bitartean bermatu. Egin al dezakezu deia, ala laguntza behar al duzu?
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
10 hezitzaileko (ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkatenekin, 4 hezitzaileko).
Aldakuntzak
Gezurrezko elkarrizketak gauzatu leku desberdinetan.
Hezitzaileentzako Aholkuak
Ikasleei eman orri bat aholkuekin, eta esan eskura edukitzeko elkarrizketak egiterakoan.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Ikasleek esan al ditzakete leku ezberdinetan elkarrizketak grabatzerakoan kontuan izan beharreko bi aspektu?
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Elkarrizketa, estudio eta grabagailuekin batera.