Ariketaren Laburpen Laburra
Grabagailu eramangarriak nola erabili ikasi ostean, partaideek herriko soinu edo hizkuntza ezberdinak grabatzean datzan norgehiagoka egingo dute.
Ariketa Honen Helburua
Soinu eta hizkuntza ezberdinen presentziaz jabetzea.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Ariketa bukatzerako, honakoez ikasiko dute: Grabaketa aparailuez eta mikroez. Entzumenaren inguruko kontzientzia gehiago. Jakin nola bereiztu soinuak, hizkuntza eta jendea.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Grabagailu eramangarriak erabiltzen trebatua izatea.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Partehartzaileek edizio digitalari buruzko ezagutzak badauzkate, ordenagailuak edo estudioa beharko dira ediziorako. Bestela, ez da beharrezkoa izango.
Ariketa Iraupena
2 eta 4 ordu artean, partaideak grabazioak editatzeko gai izatearen arabera.
Material
Mikrofono mota ezberdinak, 8 entzungailu edo gehiago, ordenagailuak.
Ariketa Ikastaroa
Taldekideak binaka jarri. Bikote bakoitzak grabagailu bat izango du, eta ea 5 soinu arraro “ezezagun” edo bost hizkuntza “ezezagun” “harrapatu” nahi dituzten erabaki behar dute. Gaia adostu beharko dute bikotean hasi aurretik. Behin estudiora bueltan moztu egin dezakete (baldin eta honezkero ikasi badute nola egin…), bestela aldez aurretik argi utzi behar da prestatuta ekarri behar dela, editatu beharrik ez izateko eta besteen hori entzutearen esperientzia errazteko. Honen alde positibo gehigarria bilaketa lana bera eta material ezberdina dira.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
Grabagailu kopuruaren arabera, baina zenbaki bikoitia behar luke.
Aldakuntzak
Ariketa jolas bihurtzea possible da: nork bilduko denak lehenbizi? Nondik dator hizkuntza, zer nolako soinua dauka?