image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Eztabaida partehartzailearen bitartez, partaideak komunitatearen garapenaren eta komunikabideen arteko loturez jabetuko dira.

Ariketa Honen Helburua

Partaideak jabetzea komunitatearen garapenerako komunikabideek daukaten erabilgarritasunaz.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Partaideak gai izango dira ulermena eta jakintza erakusteko honakoei buruz: • Irrati-komunitarioaren etikaren eta komunitatearen garapenaren arteko loturaz • Irrati-komunitarioaren hedatzearen erabilgarritasunaz komunitatearen lanabes gisara • Garapena • Norbanakoak eta komunitateak irrati-komunitarioaren bitartez trebatzearen garrantziaz.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Ezagutza zabala komunikabideen, eta bereziki komunikabide herrikoien, inguruan (historia, legezko estatusa, horien arteko sarea), aholkulari jarduteko gaitasuna, ariketa batez ere eztabaida irekia baita.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Ikasgela aulkiekin.

Ariketa Iraupena

30 minutuz

Material

Proiektore digitala, grabagailua, Power Point, paperezko arbela, errotulagailuak (guztia aukerakoa) eta/edo grabaketa estudioa

Ariketa Ikastaroa

Ideia zaparrada. Eskatu partaideei irrati-komunitarioaren eta komunitate-garapenaren arteko ezaugarri komunak identifikatzeko. Ondorioak paperean jaso. Hauetariko batzuk jaso beharko lirateke: ahalduntzea, partehartzea, inklusioa sustatzea, trebatzea, aktibatzea eta pertsonengan oinarrituriko gertutasuna sustatzea. Informazio osagarria: zure erakundeak komunitatearekiko konpromisoz koordinatzaile gisakorik baldin badu, ideia ona litzateke gonbidatzea taldeari bere jardunari buruz hitz egin diezaion.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

10 (Ikusmen urritasuna edota ikasteko zailtasunak badauzkate, 4 hezitzaileko)

Aldakuntzak

Eztabaida grabatu, editatu eta artxibatu eta lanabes gisa eskain dakieke ikusmen urritasuna duten partehartzaileei. Eskuorriak emailez bidal daitezke taldeko partaideei.

Hezitzaileentzako Aholkuak

Eztabaida dinamikoa mantendu. Galderak luzatu horien atentzioa mantentzeko.

Parte-hartzaile

Aparteko baldintzarik gabe.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Partehartzaileek aipatu ote ditzakete komunitate garapenari loturiko hiruna giltza elementu? Gai al dira komunitate garapenaren eta irrati-komunitarioaren printzipio eta jardunen arteko loturez jabetzeko?

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Hau ez da derrigor egin beharreko jarduera bat, baina programan sartuz gero sarreraren atal moduan joan behar du, ikerketa eta elkarrizketa atalen aurretik.