image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Ariketa honetan partaideek elkarrizketak egiteko estilo ezberdinez, horien prestakuntzaz eta galderak egiteaz jardungo dute.

Ariketa Honen Helburua

Partaideek elkarrizketak nola prestatu ikasiko dute, kontuan hartuta elkarrizketatua, elkarrizketaren helburua eta nori egingo zaion ahal beste informazio jasotzeko.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Saio amaierarako partaideak gai izango dira erakusteko badaukatela elkarrizketa baten prestaketa teknikorako adina ezagutza eta abilezia.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Hezitzaileak elkarrizketa teknikak eta irrati-komunitarioaren printzipioak ezagutu behar ditu.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Grabazioak adibide egokiak eta desegokiak erakusteko.

Ariketa Iraupena

Taldeko jardunak 30 bat minutu hartuko ditu. Dena dela, hezitzailearen informazioarekin, bi orduraino luza daiteke.

Material

Grabagailu eramangarria, musika ekipoa edo ordenagailua bozgorailuekin.

Ariketa Ikastaroa

Elkarrizketa onak eta kaskarrak jarriko dira adibide gisara, eta horiez jardungo dute partaideek: nolako soinua daukate? Zein da elkarrizketatzailearen estiloa? Zein elkarrizketatuaren erreakzioa? Kazetaria galderak ala adierazpenak egiten ari da? Galderak argiak al dira? Taldea bikotetan banatu, eta eskatu elkarri egiteko galderak prestatzeko, euren zaletasunen inguruan. Bikote bakoitzari grabagailu bana eman elkarrizketak jaso ditzaten. Erabil ditzatela 5W+H galderak. Grabaketak entzun eta feedbacka.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

10 hezitzaileko (ikusmen urritasuna/itsutasuna edota ikasteko zailtasunak badauzkate, 4 hezitzaileko).

Aldakuntzak

Irekia/itxia eta 5 W + H azaldu aurretik, Zer Dago Kutxan jolasa egin daiteke.

Hezitzaileentzako Aholkuak

Sinplea egin. Saiatu eztabaida elkarrizketen estiloari buruz egiten, ez hainbeste gaiei buruz. Elkarrizketen eskuorria banatu.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Partehartzaileek ba al dakite galdera itxien eta irekien arteko diferentzia zein den? Egin diezazkiotela elkarri galdera irekiak bakarrik, ondo ulertu dutela segurtatzeko.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Ikerketa moduluaren ostean, estudioa eta/edo grabagailuaren aurretik.