Ariketaren Laburpen Laburra
Ondorengo jarduerak taldea komunikabide tradizionalez gain (telebista, irratia, zinea…) dauden bestelako kanalez kontzientziatzeko balioko du, eta nola ailegatu hauetara jakiteko, nola erabili, nondik jasotzen duten informazioa, eta abar.
Ariketa Honen Helburua
Ohikoez gain (telebista, irratia, zinea…), eskura dauden bestelako komunikabideak identifikatzea.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Kontzientziatzea dauden ohiko komunikabideez gain (telebista, irratia,zinea…) daudenetaz, eta nola ailegatu horietara eta erabili, nondik ateratzen duten darabilten informazioa.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Komunikabideei buruzko ezagutza zabala, aholkularitza gaitasuna, ariketa hau zabalik baitago eztabaidara.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Aparteko beharrizanik gabe
Ariketa Iraupena
60 minutu
Material
Paperezko arbela eta errotulagailuak, idazmateriala ikasleentzat (ezgaitasunak dituztenentzat edo ikusmen urritasuna dutenentzat ez)
Ariketa Ikastaroa
Hezitzaileak partehartzaileei eskatzen die identifikatzeko – • Zein komunikabide erabili zituzten ikasleek aurreko egunean? Zenbat denboraz? Nor da horren jabea? Nork har dezake parte? – • Erabilitako komunikabidea edonorentzat eskuragarria al da? (helduagoak,haurrak, alfabetatze arazodunak, banda zabala, hizkuntza eta argota…) • Zer gertatzen da komunikabidea eskura ez daukatenekin? Zein da komunikabide horren aldea komunitarioekiko? Nork eta nola egiten du? (taldelana vs bakarkakoa ordenagailu/telefono/tabletarekin). Eskatu irudikatzeko nola egingo zuten. Zein mezu gustatuko litzaieke komunikatzea? Nola beteko zuten ordu hori? Zein itxura izango zuen, edo zein doinu? Ikasleek binaka eztabaida dezakete eta taldearekin elkarbanatu gero, edo, partehartzaile kopuruaren arabera, eztabaida irekia izan daiteke talde handian.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
10 (ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dituztenentzat, 4 hezitzaileko)
Hezitzaileentzako Aholkuak
Merezi du baita ere komunikabide komunitarioen definizio laburra emateak, nabarmenduz irrati-komunitarioak komunitateko bolondresek egiten dituztela eta komunitateak daukala jabetza, etekinik gabeko oinarri batzuen baitan, bestelako bertako irrati-etxe komertzialetatik bereizten delarik.
Parte-hartzaile
Aparteko baldintzarik ez. Edozein talderekin erabili daiteke ariketa hau, eta ikuste-elementuak kenduz gero, baita ikusmen urritasuna daukaten partaideekin ere.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Partehartzaileek identifikatu al dituzte komunikabide guztiak, hala nola sozialak, iragarkiak eta bestelakoak ere? Jabetu al dira edukiek beraien mundu ikuskeran izan dezakeen eraginaz, eta zenbait komunikabide espezifiko hautatzeko izan dituzten arrazoiez?
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Trebakuntzako lehendabiziko ariketetarikoa izan liteke hau, formatzaileari partehartzaileen mundu ikuskerari eta horien interesei buruz gehiago jakiteko aukera ematen baitio, aldi berean jabetuz erabiltzen dituzten komunikabideez eta interesgarri zaizkien edukiez.