Ariketaren Laburpen Laburra
Lehendabiziko kontaktua entzungailu eta mikrofonoen erabilerarekin, bai grabagailu eramangarria erabiliz zein estudioan. ‘Zuzeneko’ grabaketa egoera baten aurrean jarriko dira partaideak, bai elkarrizketatzaile eta baita elkarrizketatu moduan.
Ariketa Honen Helburua
Norbere ahotsa lantzea. Norbere ahotsa tresna gisara erabiltzea. Mikrofonoarekin konfiantza hartzea.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Ariketa bukatzerako, partaideak honakoetan trebatuko dira: berbeta komunikazio tresna moduan erabiltzen. Norbere ahotsa erabiltzen. Mikrofono eta entzungailuekin hitz egiten. Ahotsaren eta hizketaren elementuak. Irratiaren eta entzulen arteko erlazioa. Irratian lan egiteko ahotsak duen garrantzia.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Hezitzaileak ohitua eta trebatua izan behar du estudioaren zein grabagailu eramangarriaren erabileran, partaideei laguntzeko.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Zenbait gela, edo handi bat eta estudioa behar izango dira partaideek euren elkarrizketak graba ditzaten.
Ariketa Iraupena
Ordubete.
Material
Mikrofono bat, grabagailu bat aurikularrekin.
Ariketa Ikastaroa
Partaide bakoitzak beste bati bere musikari maiteenari buruzko zerbait esan beharko dio, eta zergatiaren arrazoiak. Jarduera pertsona bakarrari zuzentzea da. Guztiek garatu behar dute ariketa hau filme, liburu, kirol edota antzerako gaiak erabiliz. Partaide bakoitzari gai bat emango zaio, beste batekin parteka dezan eguneko gertakaririk garrantzitsuena, mikroa eta aurikularrak erabiliz. Kide bakoitzak bata bestearen atzetik egingo du. Esperientziari buruzko hizketaldi batekin eta txandakako feedback batekin amaituko da.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
10 (4 hezitzaileko ikasteko zailtasunak dauzkatenekin, 2 hezitzaileko ikusmen urritasuna edo itsutasuna daukaten kideekin)
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Partaideak trebatu al dira elkarrizketatzaile zein elkarrizketatu roletan? Ulertu al dute elkarrizketatuaren egoera (lotsa edo urduritasuna grabagailu baten edo estudioko materaialren aurrean, eta abar), eta ba al dira gai laguntzeko moduak topatzeko? Gustura al daude euren ahotsak irratian daukan soinuarekin?
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Grabagailu eta estudioari eskainiriko atalaren hasieran.