Ariketaren Laburpen Laburra
Ariketa hau ideia zaparrada gisako bat da irratsaiorako gaiak biltzeko. Taldeak soinu eta zarata ezberdinak entzungo ditu eta horiek zer gogorarazten dieten eztabaidatu. Soinuen erlazioak egiteko ariketa bat da.
Ariketa Honen Helburua
Lehenago pentsatu gabeko ideia berriak sortzea da ariketaren helburu nagusia. Horretaz gain, taldeak ezohiko soinuen aurrean entzumena zorrozteko trebatzeko ere balio du.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Gai sorta zabal bat.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Ez da trebakuntza berezirik behar.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Soinu fitxategi bat beharko duzu. Soinuak ez luke garbia izan behar. Ariketari etekin handiagoa atera dakioke soinuek ideiak ateratzeko adina tarte uzten badute.
Ariketa Iraupena
10-20 minutuz
Material
– Bozgorailuak soinuak entzuteko – Paper handi bat edo arbela – Soinu fitxategia
Ariketa Ikastaroa
Parte hartzaile guztiek adi-adi entzun behar dituzte soinuak, eta horiek gogora zer ekartzen dieten azaldu. Hezitzaileak ideia guztiak idatziz jartzen ditu. Entzun ostean, taldean eztabaidatuko da zein ideia diren erabilgarriak irratsaio baterako. Ideia sorta horretatik at dauden gaiak ere atera daitezke.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
10 gehienez ere.
Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak
Kontu izan, helburua ez baita zein soinu mota erreproduzitu diren asmatzea. Ariketa erlazioak egitean datza, burua ideia berrietara zabaltzeko. Ideia zaparrada gisako bat da.
Aldakuntzak
Bakoitzak bere ideiak norbere kabuz idatz ditzake.
Hezitzaileentzako Aholkuak
Soinuen aukeraketa oso garrantzitsua da. Gure webgunean adibide bat aurkituko duzu. Soinu-arte pieza bat edo bereizgarri bat ere erabili daiteke. Soinuek ez lukete garbiegiak izan behar
Parte-hartzaile
Parte hartzaileek ez dute aparteko jakintzarik behar, edozein talderekin garatu daiteke.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Ideia bilduma eztabaidatu. Horiei buruz hitz egitean ideia gehiago ere atera daitezke.
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Soinu tarte labur bat edo luze bat izan daiteke. Iraupena taldearen arretaren araberakoa izango da. Nahi duzunean gera dezakezu soinu, jadanik nahikoa ideia atera direla irudituz gero.