Ariketaren Laburpen Laburra
Ikasleak taldeka banatuko dira, eta irratsaio bat ekoizteari ekingo diote. Zein atal izango dituen erabaki beharko dute, horien hurrenkera adostuz eta taldekide bakoitzaren ardurak zein diren ulertuz.
Ariketa Honen Helburua
Ariketa hau irratsaio-ekoizpenaren eta talde-lanaren oinarrietara sarrera da, eta hurrenkera modu praktiko batean lantzeko ere balio du.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
· Irratsaioan azalduko diren elementuak identifikatu • Bakoitzaren denbora tartea kalkulatu • Irratsaioaren egitura antolatu • Hurrenkera osatu, elementu bakoitzaren ordutegia zehaztuz • Ekoizpen-elementuak identifikatu • Elementu horiek ekoizteko modurik onena topatu • Ekoizpen taldeko kide bakoitzaren zereginak zehaztu.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Hezitzaileak aholkulari jardun beharko du, eta ekoizpenean trebatua izan.
Ariketa Iraupena
Ordu eta laurden.
Material
Hurrenkeren adibideak, idazteko materiala, paperezko arbela, errotulagailuak.
Ariketa Ikastaroa
Hurrenkera zer den azalduko du hezitzaileak, baita horri zein erabilera ematen zaion irratsaio batean ere (informazioa inprimakietan dago). Ekoizpen taldeetan, kideek honakoak egin beharko dituzte: • irratsaioan zein ekoizpen sartuko dituzten zehaztu, aurreko saioetatik aukeren zerrenda bat izan beharko lukete.• ekoiztu beharreko elementuak antolatu, saioaren hurrenkera izango den egituraren baitan – atalen hurrenkera logikoa, horietako bakoitzaren helburua, , erabiliko den egitura mota kontuan hartu, eta abar • elkarlanean aritu elementu bakoitzaren ordutegia zehazteko, eta irratsaiorako hurrenkera guztia bateratu • irratsaioaren hurrenkeraren bozetoa egin. Saioaren parte izango diren ekoizpenen zerrenda bat izan beharko luke taldeak – bakoitza nola ekoiztuko duten eta horietako bakoitzean kide bakoitza zein ardura izango duen irudikatu beharko dute. Ekoizpen Bilera dokumentuari erreparatu. Ekoizpen-lanak burutzeko egin beharrekoen zerrenda bat osatu beharko luke kide bakoitzak. Adibidez: o Ikertzailea – kolaboratzaileak topatu eta ikergaiak aurkitu o Aurkezlea – gidoiaren zirriborroa eta elkarrizketarako galderak o Soinu-teknikaria – grabazio-tresneria antolatu eta grabazio gunea ahal bezain ondo atondu o Ekoizlea – ekoizpen lanaren ikuskapena.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
10 hezitzaileko, 4 hezitzaileko ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasuna duten kideekin.
Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak
Saioko atalen hurrenkera aldez aurretik helarazi ikusmen urritasuna edo itsutasuna daukaten kideei.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Partaideak: o gai al dira irratsaioaren atalak identifikatzeko? o gai al dira ekoizpen lanak antolatzeko? o ordutegiak kalkulatzeko eta horiek hurrenkera-zerrendan kokatzeko gai al dira? o Identifika ote ditzakete zein diren ekoizpen-taldeko kide bakoitzaren ardurak ekoizpenerako?
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Ikerketaren, elkarrizketaren, generoen, eta saioen elementuen ostean.