image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Ariketa honen bitartez partaideek edozein musika entzuleei aurkezteko zenbait gomendio jasoko dituzte, bakoitzaren zaletasunei edo musika estiloari erreparatu gabe.

Ariketa Honen Helburua

Ikerketaren garrantziaz jabetzea eta estilo musikalekiko harbera izatea.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Ariketa bukatutakoan, ikasleak: musika mota ezberdinekiko harbera izatearen garrantziaz jabetuko dira, eta musikarekin erlazionatzen trebatuko. Musikari buruzko ikerketak egiteko hainbat gomendio jasoko dituzte, hala nola informazio-iturriei buruzkoa. Musika berria aurkezten ikasiko dute, dauzkaten zaletasunak dauzkatela.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Erreproduzitzeko tresneria.

Ariketa Iraupena

90 eta 120 minutu bitartean.

Ariketa Ikastaroa

Parte-hartzaile bakoitzak CD bana ekarriko du. Disko sorta banatuko du hezitzaileak, eta bakoitzari egokitu zaionaren aurkezpen edo iruzkin labur bat idazteko eskatu. Musika hori goraipatu edo kritikatu dezakete, baina betiere argudioak emanez. Aurkezpenak artistari edo estiloari buruzko informazioa ere barnean hartu beharko luke.

Aldakuntzak

· Posible da informazio bilaketaren atala albo batera uztea. Horrela, ariketa deskribapenean eta berrikusketan oinarrituko da gehiago, arlo musikalean arreta gehiago jarriz. • Hezitzaileak musika hautatu dezake ariketari ekin aurretik. • Iruzkinak grabatu daitezke. • Parte-hartzaile kopurua oso txikia bada, iruzkin bakoitza zein musikari dagokion asma dezakete.

Hezitzaileentzako Aholkuak

Hobe da musika estiloak oso ezberdinak badira: speed metala eta musika klasikoa, folk bilduma bat eta album elektroniko bat… Hezitzaileak musikaren deskribapenei erreparatu behar die. Ikasleak musikaren deskribapenean jarri behar dute arreta. Iritzi eztabaidaezinak ekidin. Partaideek musika zergatik atsegin duten edo zergatik ez azaldu behar dute, edozein kasutan ere Feedbackerako irizpideen dokumentuan oinarritu. > Liburuxkak.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Iruzkinak aditu ostean, eztabaida honako galderetan oinarritu beharko litzateke: Posible al da iritzi ezberdin bat ulertzea? Zerk errazten du norbaiten iruzkinaren ildoa jarraitzea? Zein deskribapen dira erabilgarriak musika ezezagunak irudikatzeko? Zein geratzen dira urrunegi?

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Ariketak funtzionatzeko hainbat ikuspuntu eta aldi behar dira. Feedbackerako arauak ezartzeko sarrera labur eta entretenigarria izan daiteke. Irratirako gidoigintza lantzeko saio oso bezala ere erabil daiteke. Jarduera hau Irratsaio baten prestaketa edo Diseinu akustikoa ariketekin bateratzeko aproposa da (edota Elementuen ekoizpenarekin).