image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Jarduera praktikoa da ikasleak soinu-ingeniaritzan trebatzen hasteko.

Ariketa Honen Helburua

Estudio bateko teknikariaren oinarrizko egitekoak burutzeko gai izatea.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Ariketa bukatzerako, honakoetan trebatuko dira partaideak: teknikari baten oinarrizko egitekoak. Emititzeko behar diren oinarrizko jarduera teknikoak.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Soinu teknikari batek partaideekin banan-banan egin beharko luke lan.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Estudio bat eskuragarri. Editatzeko tresneria.

Ariketa Iraupena

Ordubete ikasleko.

Material

CDak edo MP3 irakurgailua, grabaketak editatzeko.

Ariketa Ikastaroa

Ikasleek zerbait deskribatu dute (goizean goizeko egoera bat, esaterako) hitzik erabili gabe, audio materiala soilik erabiliz (hala nola giro-soinuak, CD edota Interneteko bestelako materialak, eta abar), mozteko eta editatzeko tresneria profesionalarekin. Editatzeko hardware eta softwarea erabiltzen trebatzea da helburua. Emaitza entzun egingo da, eta hezitzailearen eta ikaskideen artean eztabaidatu eta ebaluatu. Feedbackean zehar soinu-lanen inguruan ere jardungo da. Praktikatzeko nahasketa-kontsola bat eta hainbat irakurgailu eta mikrofono erabiliko dituzte. Horrela nahasketa-kontsola baten soinu-mailekin, aginteekin eta erregulatzaileekin trebatuko dira, hala nola soinuaren lausoaldiekin, nahasketekin eta horien arteko mailak doitzearekin ere. Ordu erdi batez, etenaldirik gabe, emisio estudio batean lan egiteko beharrezkoak diren abilezietan trebatuko dira (esaterako, abestiak nahastuz, teknikari baten lehentasunen hurrenkera, eta abar). Feedback ebaluaketa batekin bukatuko da.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

Banaka.

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Besterik gabe, gogoan izan ikusmen urritasuna edo itsutasuna duten partaideek zein ikasteko zailtasunak dauzkatenek denbora gehiago behar izan dezaketela.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Ulertzen al dute ikasleek zein diren teknikari baten oinarriak? Eta emititzeko behar diren gutxieneko lan teknikoak?

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Noiznahi ikastaroan zehar.