image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Ikasleak ikastaroa egiten ari diren auzunean zehar ibiliko dira, eta hainbat soinu grabatuko dituzte – trafikoa, kaleko soinuak, hizketaldiak.

Ariketa Honen Helburua

Ariketa honen bitartez partaideak oinarrizko grabaketak egiten trebatuko dira, eta giro-soinuek elkarrizketa baten itxura edo entzunkortasuna nola eragiten duten ikusiko dute.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Grabagailu eramangarri baten oinarrizko erabilera ezagutuko dute, istorio bat nola kontatu soinuak bakarrik erabiliz ere ikasiko dute, eta baita elkarrizketa bat modu bizi batean aurkezten ere.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Apartekorik ez.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Grabagailu eramangarri bat gutxienez bi partaideko.

Ariketa Iraupena

30 minutu grabaketak egiteko eta beste 15 horiek aztertu eta eztabaidatzeko.

Ariketa Ikastaroa

Hezitzaileak grabagailuak banatu, horiek nola dabiltzan azaldu (grabatze funtzioa, soinua doitzea, distantzia egokia zein den, eta abar). Esan ikasleei auzunean zehar ibiltzeko eta interesgarriak edo berezkoak iruditzen zaizkien bost soinu grabatzeko eskatu.Ikasleak binaka aritu daitezke – kasu honetan grabagailu bana eman beharko zaio bikote bakoitzari. 30 bat minuturen ostean, berriz ere bueltan izango dira eta jaso dituzten soinuak adituko dituzte, identifikatzen saiatuz. Entzunaldia egin bitartean, hezitzaileak nabarmendu egingo du giro-soinu ezberdinak erabiltzearen garrantzia – partaideek elkarrizketa mota ezberdinak ere aipatuko dituzte bide batez -, noiz eta nola erabili giro-soinuak audio materialean dena bat etor dadin. Hizketaldi hau elkarrizketen gaiarekin lotura egiten joateko erabil daiteke.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

Hezitzaile 1 6 ikasleko, 8 ikasleko gehienez ere.

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Ariketa hau ez da horren esanguratsua ikusmen urritasuna daukaten pertsonekin (ezustekoak jasotzeari dagokionez bederen), soinuen bidez orientatzen ohituak baitaude egunerokotasunean.

Hezitzaileentzako Aholkuak

Elkar ezagutzeko ariketa konplexuago moduko bat da hau – asti nahikorik ez badugu edo denbora aurreztu nahi badugu, bazkalorduko tartean edo beste tarte libre batean egin daiteke berau.

Parte-hartzaile

Ikasteko zailtasunak dauzkaten kideekin egiteko ariketa aproposa da.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Ikasleek besteen grabaketak entzungo dituzte eta soinuen iturria identifikatzen saiatuko dira. Bukatzeko, irratian entzuten dituzten elkarrizketei buruz jardungo dute apur batean.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Ikastaroaren hasieran, grabagailuen erabilera eta elkarrizketatzeak landu aurretik.