Ariketa Ikastaroa
Kazetaritzazkoak:
Gaiaren puntu garrantzitsuena aurkitzeko gaitasuna : Interes propioak, galdera berria guztientzat gaiari buruz
Ikerketa estrategiak:
Nork egin du zer lehenago, non aurkitu, nor ari da oraindik gai hori lantzen, non argitaratu da, zein entzulegorentzat ari naiz lanean, nor dira entzuleak eta zer jakin dezakete ziur aski aldez aurretik/zer espero dute, zein galdera daude oraindik erantzuteke?
Nola darabilte denbora?
Nola prestatzen dute elkarrizketatuekin lehendabiziko harremana izateko momentua? Interesgune nagusia adierazteko abilezia, eta nola erabili balizko elkarrizketatuen interesak.
Zein iturri ezagutu eta erabiltzen dituzte?
Gai bati buruz taldean lan egiteko gaitasuna.
Elkarrizketarako gaitasuna:
Galderak nola luzatu
Nola prestatu elkarrrizketaren egitura
Elkarrizketa egin bitartean horren egitura moldatzeko gaitasuna
Elkarrizketa on bat jaso ahal izateko giro aproposa sortzea – malgutasuna
Elkarrizketak egiteko modu ezberdinen ezagutza – zuzenean estudioan/lekuan – jendearen iritziak – telefonoz
Eduki zehatz bati dagokion irratsaio mota aukeratzeko gaitasuna:
Irratsaio mota ezberdinei buruzko ezagutza
Aukeraketa egitea
Hautaturiko formatu guztietara egokituko den egitura bat sortzea
Irratirako idazteko gaitasuna:
Hizkuntza garbia
Bestelako materialarekin uztartu daitezkeen testuak sortzeko gaitasuna
Hautaturiko testu egitura mantendu eta burura eramateko gaitasuna idatzi propioak sortzerakoan
Bestelako elementurik gabeko albistegi-testuak sortzeko gaitasuna
Ideiak aurkezteko eta testuak irakurtzeko gaitasuna:
Aurkezpen -lanei eta horretarako teknikei buruzko ezagutza irratsaio formatu ezbedinetan – magazineak, hizketaldiak, musika, kirolak, etabar.
Nola lortu entzuleei saioen edukiari buruzko interesa piztea.
Saio baten egitura sortzailea:
Ezustekoak gainditu eta kudeatzeko gaitasuna
Prestaturiko egitura nortasunez eta dinamismoz gauzatzeko gaitasuna.