Ariketaren Laburpen Laburra
Parte-hartzaileak irrati genero nagusiak, horien ezaugarriak eta oinarrizko ezberdintasunak identifikatzen saiatu behar dira, rol-jolas baten bidez.
Ariketa Honen Helburua
Parte-hartzaileak irratiko genero garrantzitsuenetara ohitzen dira eta ezberdintasunak identifikatzen dituzte; identifikatzen saiatzen dira zein genero den egokia egoera edo ekitaldi ezberdinak aurkeztu edo irudikatzeko.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Ikasleek oinarrizko kazetaritza / irrati generoak ezagutuko dituzte, baita horiek egoki erabiltzen ikasi ere.
Hezitzaileentzako Informazioa
Beste edozein rol-jolas bezala, kideen harberatasunaren eta motibazioaren arabera funtzionatuko du – norbaitek ez badu parte hartu nahi, eta nahiago badu ikusle hutsa izan, emaiozu aukera.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Ez da aparteko esperientziarik behar, baina komunikabideen eta komunikabide moten inguruko oinarrizko ezagutza izatea abantaila bat da.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Apartekorik ez, ikasgela eroso bat baino.
Ariketa Iraupena
30 minutu jolaserako eta 10 analisi eta ebaluaketarako.
Material
Paperezko txartelak ikasleentzako jarraibide laburrekin.
Ariketa Ikastaroa
Hezitzaileak txartelak banatuko dizkie partaideei. Hasiera batean, lauzpabost irrati-genero aurkez daitezke ariketa honen bitartez – elkarrizketa, erreportajea, berriak, jendearen ekarpenak (zuzendariari eskutitzak bezalatsu), deskribapena.
Ariketan, hautaturiko ekitaldia modu ezberdinetan aurkezten da, irrati genero ezberdinen bitartez (esaterako: aldi baterako erakusketa baten irekiera ekitaldia museo batean). Parte-hartzaileek ekitaldi hori aurkeztuko dute tokatu zaien irrati generoaren eta emaniko jarraibideen arabera. – behar izanez gero, taldeko beste kide batzuei parte hartzeko eska diezaiekete.
Performance bakoitzaren ostean, entzuleek zein irrati-generori dagokion eztabaidatuko dute, genero horren ezaugarri nagusiak zerrendatuz. Hezitzaileak lagundu egin dezake ezaugarriak topatzen honako galderak eginez: “Elkarrizketaturik zegoen ala bakarrik ari zen hizketan esataria?” / “Emozionalki inplikatzen al zen edo emozioak eragiten al zituen?” / “Zein iraupen zuen?” / “Zein zen elkarrizketatzailearen helburua?”, eta abar.
Irrati-genero ohikoenak bereizteko gai izango dira ikasleak jarduera bukatzerako.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
Hezitzaile bat 8 edo 10 ikasleko.
Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak
Rol-jolasek ongi funtzionatzen dute ikasteko zailtasunak dauzkaten kideekin, baina ariketa ondo bereizten diren bi genero identifikatzera bideratu beharko litzateke, esaterako, berriak eta jendearen ekarpenak.
Hezitzaileentzako Aholkuak
Komenigarria da partaideek jadanik zenbait ordu edo egun bat elkarrekin pasa izana, ez daitezen lotsatuta sentitu besteen aurrean antzezterakoan. Ikasteko zailtasunak dauzkaten kideekin ariketa laburtu egin beharko zen.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Partaideek besteen grabazioak entzungo dituzte eta identifikatzen saiatu, horri buruz hausnartuz. Amaitzeko, hainbat irrati-katetan normalki entzun ohi dituzten elkarrizketei eta irratsaioei buruz jardungo dute.
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Trebakuntzaren lehendabiziko fasean, elkarrizketekin eta grabagailu eramangarrien erabilerarekin hasi aurretik.