Ariketaren Laburpen Laburra
Musika mota orok dakartza bere estereotipo propioak. Ala ba al da tartekorik? Zer dela eta erakusten ditu hip hopak emakume mordoa galtza motzekin eta titi eta ipurtalde handiekin? Zer dela eta darabiltzate rap kantari beltzek esamolde lizunak? Zergatik dira Eurohouse-ko DJak txuriak eta epelak? Modernoa al da igerilekuaren inguruan dantzatzea eta auto handia gidatzea? Ba al dago mutil-talderik ez duena horrela dantzatzen?
Ariketa Honen Helburua
Komunikabideetan ematen den generoaren errepresentazioari dagozkion arloak hobeto ulertzea. Partehartzaileei hurreratzea komunikabideei buruzko zenbait ezagutza.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Partehartzaileek honakoa jasoko dute: hobeto ulertzea irrati-komunitarioen beharra erronka botatzeko ohiko irratiei genero errepresentazioei loturiko mezuei dagokienez. Komunikabideei buruzko zenbait oinarrizko ezagutzak.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Komunikabideen inguruko oinarrizko gaitasuna.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Apartekorik ez
Ariketa Iraupena
40 minutu
Material
Interneterako konexiodun ordenagailua, papera, boligrafoak
Ariketa Ikastaroa
Partaideek egungo bideoklipak ikusiko dituzte 20 bat minutuz. Deskribatu egingo dute gizon eta emakumeek zein itxura daukaten horietan. Zer egiten dute? Zein rolekin ageri dira? Oharrak jaso eta ordenatu egingo dituzte: zein musika estilotan ageri dira zein rol? Zein jokabide dute gizon eta emakumeek? Zein erlazio ematen dira haien artean? Estereotipoak al dira? Zer dela eta existitzen dira estereotipo horiek? Irudikapen ezberdinak aurkezten al dituzte?
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
6 partehartzaile hezitzaileko (4 ikasteko zailtasunak baldin badauzkate)
Hezitzaileentzako Aholkuak
Bideoklip kopuruak 6 eta 10 bitartean behar luke, musika estilo anitzekin: dantzatzeko musikak, rock alternatiboa, hip hopa, folk musika… Onena litzateke partaideek bideoklip osoak ikustea (edo 2 minutu baino gehiagoz gutxienez)
Parte-hartzaile
Ariketa honek ez du aparteko ezagutzarik edo abileziarik eskatzen. Erabilgarria da pop komertzialari lotuak diren gazteentzat. Ebaluaketa zorrotza behar du. Partaideek jatorri soziokultural anitzak badauzkate, ebaluaketak eztabaida sakonago batera eraman gaitzake. Hizkutza ezberdinak badarabiltzate luzeago ere jo dezake ebaluaketak. Ikusmen urritasuna edo itsutasuna badaukate, ezin gara daiteke jarduera hau. Dena dela, estereotipo akustikoekin lan eginez gero antzerako ondorioetara bidera gaitzake jardunak. Nork erreproduzitzen/errepikatzen dituen estereotipoak eztabaidatzea ere baliagarria izan daiteke seguraski.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Behin estereotipoak jasotakoan garrantzitsua da adibide ezberdinak aurkeztea: Hip hop / Indie Rock / Eurohouse musikak oraindik erakargarriak al dira genero rolak gauzatzeko? Funtzionatuko ote luke komunikabide komertzialetan? Zergatik bai/ez? Gizarteko zein kolektibo da musika ekoizleon jomuga? Nor da ekoizlea?
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Edonoiz