image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Ekitaldiak zuzenean ematen eta horren oinarrietan trebatuko dira partaideak.

Ariketa Honen Helburua

Biltzeko, hautatzeko (garrantziaren arabera), egituratzeko, berregituratzeko eta emisioari loturiko aferak estudioa ez den leku batetik gauzatzeko gai izatea. Jakin-mina, motibazioa eta gaitasuna piztea lekuan bertan ikertzeko.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Jarduera bukatzerako, ikasleak honakoetan trebatuko dira: ekitaldi baten berri zuzenean emateko dauden metodoen moduen ezagutzan. Zuzeneko berri-emateak eskatzen duen arreta, konpromiso profesional, motibazio eta energiaz jabetzea. Gaiari buruzko prestaketa eta ikerketa lanaren beharraz ohartzea. Ezustekorik gertatuz gero, ahal bezain lasterren hori prestatzeak eskatzen duen arreta bereziaz jabetzea. Ekitaldi baten zuzeneko berri-ematea hainbat ikuspunturekin osatzen den kazetaritza modu konkretu bezala definitzea.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Ekitaldien berri zuzenean ematen trebatua izatea eta aholkulari jarduten jakitea.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Estudioa edo estudio eramangarria batekin erreproduzitzeko tresneria.

Ariketa Iraupena

2 egun oso.

Material

Papera eta idaztekoak. Smarphone-ak. Egingo diren ekitaldi publikoen zerrenda bat.

Ariketa Ikastaroa

1. pausoa: zuzeneko berri ematea kazetaritzaren muinaren parte den lan bezala. Zuzenean emateko modu ezberdinei buruzko aurkezpen eta azalpen batekin hasiko da eta eztabaidatu egingo dira horiek gero. Parte-hartzaileek bertako artxibategiko bi zuzeneko emankizunen adibide adituko dituzte gutxienez ostean. Aurkezturikoaren oinarrizko arauak aztertuko dituzte, horien indarguneak eta ahulguneak nabarmenduz. Saioaren azken tartea hurrengo egunean prestatu beharko dituzten gaiei buruzko eztabaidarako gordeko da. Ondoren, badira hainbat jarduera eginkizun honen alde teorikoa osatzeko: ikasleek beraien emankizunak idatziko dituzte eta horiek azaldu. Formatzailea bertan izan beharko da laguntzeko eta aholkatzeko egin beharreko galderen eta prestatu beharreko testuaren inguruan, hala nola alderdi teknikoen inguruan eta beraien lanaren kalitatea hobetzeko. Ikasleek beraien erreportajeak aurkeztuko dituzte. Pertsona bakoitzak ozenki irakurriko du berea. Zein grabazio motarekin osatuko luketen beraien irakurketa iradoki dezakete. Lehenago komentatu diren irizpideetan oinarrituz komentatuko dituzte – edo beste bidegurutze batzuetara joango dira 10-15 minutuz. Itzultzerakoan besteei kontatu beharko diete zer ikusi duten, edo horri buruzko erreportaje labur bat idatzi eta mikroan irakurri beharko dute. Hezitzaileak zein beste partaideek horiek adituko dituzte, ebaluatzeko eta eztabaidatzeko – edo ikasleak kanpora joango dira postal bat erostera. Bidean, kalea behatuko dute. Gero, ikusitakoari buruzko erreportaje bat idatzi beharko dute, norbaiti idatziriko postal bat balitz bezala. Horiek mikroan irakurriko dituzte gainontzekoentzat. – edo ikasle guztiak ekitaldi berdinera bidali eta 10-15 minutuz bertan egon beharko dira. Bueltakoan ekitaldiaren berri eman beharko dute. – edo ikasleak ekitaldi batera joango dira beraien telefono mugikorrekin. Aukerak: 1) Hezitzaileak zein ordutan deituko dien esango die zehatz-mehatz. 2) Hezitzaileak telefonoz deituko dien ordua esango die gutxi gora-behera (esaterako, ordu biak eta hiruak bitartean). 3) Hezitzaileak berari deitzeko esango die, ordu zehatz batean, berri eman dezaten. Grabazio horiek entzun eta elkarrekin ebaluatu eta eztabaidatuko dituzte. – edo batzar batera joango dira. Erreportajea idatziko dute edo hiruzpalau minutuko grabazioa egingo dute biltzarra bukatu eta hiru ordura, bukatu eta bost ordura, eta egun oso bat pasa ostean. 2. pausoa: erreportajea irratiko genero bezala. Kideek bakarka egingo dute, eta bi modu daude pauso honi heltzeko: -Ikasleek gai bat aukeratuko dute eta eskura izan ditzaketen hainbat pertsona identifikatuko dituzte zuzeneko ekitaldi batean elkarrizketatzeko. Elkarrizketak prestatuko dituzte, balizko iritzi-bilketa baterako galderak, bestelako informazioa ikertu ekitaldiari buruz eta zuzeneko berri-ematea egituratu. Zuzeneko erreportaje bat egin beharko dute (denbora errealean). Eskubidea izango dute atseden bat egiteko, baina aldez aurretik prestaturiko egiturari jarraitu beharko diote eta ezustekoei aurre egin. Hezitzaileak eta partaideek entzun egingo dute erreportajea, eztabaidatu eta ebaluatzeko. -edo antolaturiko ekitaldi batera joango dira kideak eta horren berri emateko hiru eta bost ikuspuntu ezberdin topatu beharko dituzte. Horiek azaldu eta aurkeztu beharko dituzte. Ebaluaketan, hezitzaileak ikuspuntu bakoitzaren esangura-maila frogatuko du. Helburua ikasleak ekitaldi ezberdinen esangura-maila eta publikoarentzat duten interesa neurtzen trebatzea da.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

10 hezitzaileko, 4 hezitzaileko ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasuna daukaten kideekin.

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasuna duten kideek laguntza gehigarria behar izango dutenaz jabetu, hala nola mugikortasun arazoak badituzte eta abar (pertsona baten laguntza, esaterako). Hezitzaileak kontuan izan behar ditu faktore hauek jardueraren zein aldaera egin erabakitzerakoan.

Hezitzaileentzako Aholkuak

Bi hezitzaile izatea gomendagarria da jarduera honetan. Esperientziarik izan ezean zuzeneko berri-emateetan, trebatua den norbait gonbidatu daiteke.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Analisia eta ebaluaketa ariketaren baitan egituratuak daude.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Grabagailu eramangarrien, ikerketaren eta elkarrizketaren ostean.