image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Ikasleek irratsaio baten hurrenkera praktikan jarriko dute. Irratsaioa antzeztuko dute denbora-erreal laburtuan. Jolas dibertigarria da.

Ariketa Honen Helburua

Hurrenkeraz gehiago ikastea.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Ikasleek irratsaioko hurrenkeraren zein atal diren garrantzitsuak eta zein alda daitezkeen ikasiko dute.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Taldea adoretzeko gai izan beharko zenuke.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Espazioa beharko duzu, taldea ilaran edo borobilean jarri beharko baita. Horretaz gain, orrialdeak prestatu beharko zenituzke, partaideek aise gogora dezaten zein elementu mota diren.

Ariketa Iraupena

10-20 minutuz, taldearen arabera. Rol-jolasak egitea atsegin badute, denbora gehiago har dezake.

Material

Orrialdeak, irratiko elementuekin.

Ariketa Ikastaroa

Hezitzaileak orrialdeak banatuko ditu. Partaideek elementu horien hurrenkeraz hausnartuko dute. Elkarrekin hitz egiteko astia ere har dezakete. Irratsaioaren ordena zein izango den taldeak behar du erabaki. Irratsaioa hasiko da orduan. Bakoitzak bere elementuaren soinua egingo du. Esaterako:1. Jinglea – pertsonak jingle imitatuko du. 2. Saioaren aurkezpena – ikasleak irratsaioa aurkeztuko du. 3. Pop-abestia – kideak txistuz egingo du abestiaren musika. 4. Elkarrizketa – elkarrizketatzaileak galdera egingo dizkio beste kide bati, eta abar.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

12 gehienez ere.

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Taldearen araberakoa izango da jolasaren arrakasta. Elkarrizketak, abestiak eta abar egin ditzake taldeak. Modu sortzaile eta dibertigarria da hurrenkera praktikatzeko.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Hurrenkerari buruzko teoria azaldu ostean egin ariketa hau, edo hurrengo egunean, berrikusteko.