Ariketaren Laburpen Laburra
Partaideek posta-txartelak deskribatuko dituzte binaka. Entzuleek begiak itxiko dituzte, irudikatzen saiatzeko. Gero, begiak ireki eta irudikaturikoak benetakoaren antza duen edo ez egiaztatuko dute.
Ariketa Honen Helburua
Parte-hartzaileek deskribapen-lengoaia landuko dute.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Deskribapen-lengoaiaren garrantziaz jabetzea.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Ikasleak hitzez adierazteko gai izan behar dira, eta hiztegi aberatsa eduki behar dute.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Gela lasai bat.
Ariketa Iraupena
20 minutuz.
Material
Posta-txartelak, argazkiak edo objektuak-
Ariketa Ikastaroa
Paisaia, animaliak, pertsonak edo beste zerbait ageri den posta-txartel bat izango du kide bakoitzak. Binaka, batak besteari deskribatuko dio, hain agerikoak ez diren ezaugarriak ere aipatuz, zentzumen (zein usain daukan, koloreak, soinuak) eta ikuspuntu ezberdinei leku eginez. Entzuleak begiak itxiko ditu, irudia imajinatzen saiatzeko. Ostean, ireki eta pentsatutakoarekin konparatuko du egiazkoa.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
10 gehienez ere.
Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak
Jendea benetan zehaztasunez saiatzen dela deskribatzen egiaztatu.
Aldakuntzak
Ikusmen urritasuna edo itsutasuna duten pertsonekin: objektuak erabili posta-txartelak beharrean. Berriz ere, xehetasunez deskribatu behar dute nola sentiarazten duen horrek. Adi: helburua ez da zein objektu mota den asmatzea. Partaideek “etxola bat da” esan dezakete, baina helburua etxolak kideari zein sentimendu sortzen dituen deskribatzea da.
Hezitzaileentzako Aholkuak
Aldaera bat dago ikusmen urritasuna duten pertsonekin egiteko.
Parte-hartzaile
Ikasleek posta-txartela ikusterakoan beraien kideak azaltzea ahaztu duenaz jabetuko dira. Perspektiba, koloreak, tamainak… Bizipen interesgarria da.
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Gidoien idazketaren aurretik, lotsa galtzeko ariketa gisara saioaren hasieran.