Ariketaren Laburpen Laburra
Aurkezpenen grabazioak konparatuko dituzte parte-hartzaileek, bata aldez aurretik prestaturiko adibide batena, eta bestea gidoirik gabe eginiko batena. Gidoigintzarako hainbat arau garrantzitsu ikasiko dituzte horrela.
Ariketa Honen Helburua
Gidoigintzaren oinarrizko arauak argi azaltzea.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Gidoigintzaren arau garrantzitsuen ikaste-prozesua.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Hezitzaileak gidoigintzan trebatua izan behar du.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Estudioa edo grabatzeko gailuak.
Ariketa Iraupena
45 minutuz.
Material
– Artikulu oso laburrak – Grabagailuak
Ariketa Ikastaroa
Ikasleek egunkari bateko edo Interneteko artikulu motz bat (bospasei esaldiz osaturikoa, kultura ekitaldi bat, erabaki politiko bati edo beste zerbaiti buruzkoa) jasoko dute. Bi pertsonek jasoko dute artikulu bera. Batek aurkezteko idatziko du. Besteak irakurri egingo du, alde batera utzi, estudioan sartu eta bere hitzetan emango du albistea, gidoirik gabe . Guztiak sartuko dira estudioan ostean, grabazioa entzutera. Artikulua idatzi duena nahaste-mahaian eseriko da eta berridatzitakoa mikroan irakurriko du (norbaitek grabatu bitartean). Bikote bakoitzaren aurkezpenaren ostean, modu batean eta bestean egitearen arteko aldeez eztabaida.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
10 gehienez ere.
Hezitzaileentzako Aholkuak
Ariketa honekin, estudioko grabaketa lanetan ere trebatu daiteke. Ikusmen urritasuna duten kideekin ari bazara, ordenagailuan artikuluak izatea bermatu.
Parte-hartzaile
Ikasleak testu idatzietan hausnartzeko gai izan beharko lirateke. Ariketa ez da oso egokia ikasteko zailtasunak dauzkaten pertsonekin egiteko.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Grabaturiko bi bertsioak aditu bitartean, taldeak gidoigintzaren arauak eztabaida ditzake.
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Gidoigintzaren aurretik. Estudioko teknikak praktikatzeko ere erabil daiteke ariketa.