Ariketaren Laburpen Laburra
Gai baten inguruko informazio bilaketa egiten hasteko ariketa aproposa da honako hau. Talde batean sortu daitezkeen iritzi, ikuspegi eta jakintza ezberdinak kudeatzen laguntzen du. Etorkizuneko ikerketetan sortu daitezkeen galdera eta erantzunak aurreikusten lagundu dezake.
Ariketa Honen Helburua
Informazio ezberdinetara nola heldu daitekeen ulertzea eta gai baten inguruan sortu daitezkeen ikuspegi eta bizipen ezberdinak kontuan izatea.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Ikerketa edo informazio bilaketa zein sinplea izan daitekeen erakutsiko diegu parte hartzaileei, baina aldi berean gai berberak izan ditzakeen hurbilpen eta iritzi ezberdinez ohartzea eta hau beti presente izateak sortzen duen konplexutasuna azpimarratuko dugu.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Dinamizaziorako gaitasuna.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Gela eroso bat.
Ariketaren zenbait aldaerek grabagailua eta soinu erreprodukziorako ekipamendua beharko dute.
Ariketa Iraupena
30 minutu.
Material
Zenbait aldaeratan, parte hartzaileek hartu beharko duten rolaren deskribapena egiten duten txarteltxoak beharko dira.
Ariketa Ikastaroa
Parte hartzaileei, espazioan zehar mugitzea eskatuko diegu, kalean edo merkatuan egongo balira bezala. Beste parte hartzaileekin topo egiterakoan hizketaldi txiki bat abiatu beharko dute aukeratutako gaiaren inguruan. Ez dute hizketaldi “sakonak” izan behar. Bizipen eta iritzi pertsonalak garrantzitsuak izango dira. 10-15 minutu eta gero parte hartzaileek jaso duten informazioa elkarbanatuko dute.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
10 gehienez.
Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak
Ikusmen urritasuna dutenparte hartzaileentzat gelatik mugitzea zailegia izan daiteke, eta beraz “zita arinak” bezala antolatu ditzakegu (mahai batean geldi geratzen dira parte hartzaileen erdiak, eta beste erdiak 2-3 minuturo ondoko mahaira mugitu beharko dute, mahai guztiak pasatuaz).
Aldakuntzak
– Pertsona bat taldera sartzen da ariketak 10 minutu daramatzanean eta grabaketa abiatzen du parte hartzaileek egiten dituzten laburpenak jasoz. Grabaketa hau amaieran entzun dezakegu.
-Gai baten inguruko ikuspegi eta iritzi ezberdinak jasotzeko: Parte hartzaileek rol konkretuak hartu ahalko dituzte: Bi seme-alaba dituen aita, nerabe bat, emakume etorkina, udaltzaina…
-Formakuntza luzeagoetan azken grabaketa modu errealean egin daiteke. Grabaketa hauek azken irrati saioaren errealizazioan erabili ahal dira.
-Ariketak norabide/gai konkretu bat izan dezake: Bizipen pertsonalak, jakintza profesionalak, jende berria ezagutzea.
Hezitzaileentzako Aholkuak
Anitzak diren taldeetan normalean iritzi oso ezberdinekin egingo dugu topo – iritzi oso kontrajarrien artean aurkitzen bagara, taldeak ikuspegi ezberdinak aztertu eta eztabaidatu beharko ditu, eta honek ikerketan izan dezakeen eraginaz hitz egin beharko dute.
Ohiko lanean erabilgarria izan daitekeen ariketa da hau.
Azokaren momentuan, gai batzuk hasierako helburutik urruntzen dira. Alde batetik interesgarria izan daiteke, gai ezberdinetara hurbiltzeko ikusmolde ezberdinak jaso ditzakegulako, baina hezitzaileak “gehiegi” urruntzea saihestu beharko luke.