Ariketaren Laburpen Laburra
Jarduera hau lotsa galdu eta taldearen konfiantza garatzeko da. Partaideek pop abesti bat kantatuko dute, eta gero abestiaren hitzei erreparatu.
Ariketa Honen Helburua
Atsedenaldi alaia.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Partaideek pop musika entzutean zer ulertzen duten aztertuko dute.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
deus
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Apartekorik ez.
Ariketa Iraupena
Jolasa 10 minutuz soilik egin.
Material
Musika jartzeko materiala (ordenagailua eta bozgorailuak).
Ariketa Ikastaroa
Atzerriko hizkuntza batean abestutako musika adituko dute partaideek. Entzun bitartean itzultzen saiatuko dira (edota itzulpena abesten ere). Jarduera hau ez da itzulpen zuzenei buruzkoa. Inprobisazioak eta gaizkiulertzeek dibertsioa areagotuko dute, eta normalki pop musikaren hitzak zein ergelak diren erakutsi.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
10 (1-4 ikusmen urritasuna/itsutasuna eta ikasteko zailtasunak izanez gero).
Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak
Taldea ez bada elebiduna, moldaeretako bat erabili.
Aldakuntzak
• Batek irakurri/kontatu egiten du itzulpena ozen, musikarik gabe. Besteek zein abesti den asmatu behar dute. • Batek kantua hitzik gabe abesten du – beste guztaik abestia identifikatzen saiatzen dira.
Hezitzaileentzako Aholkuak
Ariketa ez da itzulpen zuzenei buruzkoa. Bat-batekotasunak eta gaizkiulertzeek jolasa alaituko dute, eta baita pop musikaren hitzak zein zozoak diren erakutsi ere. 10 minutuz soilik jolastu.
Parte-hartzaile
Abestiaren hitzen hizkuntzaren oinarrizko ezagutza behar dute. Gazteentzat aproposa.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Seguraski, ez dago analisia egiteko premiarik. Guztiek segituan igarriko dute zein den pop hitzen sakontasun maila.
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Unitate teoriko baten osteko atsedenaldi alaia da (eta espontaneoa). Taldearen profilaren arabera: jende guztiak ez du maite norbere buruaz irri egitea. 13 eta 15 urte bitarteko neskek maite dute kantatzea.