image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Ariketa sinple eta praktikoa da, irratiko aurkezpenen hainbat adibide entzun eta aztertzean datzana, ikasitakoa bat-bateko aurkezpenak idazten erabiltzeko irratsaio ezberdinetarako.

Ariketa Honen Helburua

Partehartzaileek aurkezpen teknika eta estilo ezberdinak identifikatu beharko dituzte, saioaren edukien arabera.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

1. Irratsaio ezberdinen aurkezpenaren garrantziaz jabetu. 2. Irratiko aurkezpen egoki baterako teknikak definitu. 3. Irratsaioaren edukien arabera ematen diren aurkezpen mota ezberdinak deskribatu. 4. Idatzi edo prestatu irratsaio ezberdinetarako aurkezpenak.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Hezitzaileak aurkezpen estilo ezberdinetan trebatua behar du izan, eztabaida bideratu eta irratsaio motaren arabera erabiltzen diren estiloen arteko aldeak nabarmentzeko.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Ikasgela, estudioa edo grabagailu eramangarria, erreproduzitzailea, aulkiak, ordenagailuak edo bolalumak eta papera.

Ariketa Iraupena

Ordubetez.

Material

Genero edo elementu ezberdinen aurkezpen estiloen grabazioak eta musika estilo ezberdinetako irratsaioenak, estudioa edo grabagailua, erreproduzitzailea. Bi kartazal: 1. Gutun-azala saio edo saio-elementu ezberdinekin. 2. Gutun-azala musika estilo ezberdinekin.

Ariketa Ikastaroa

Hezitzaileak jardueraren helburuak zein diren eta berau nola garatu azaldu du: ikaskideek aurkezpenen zenbait adibide entzungo dituzte, eta zein irratsaio motari egokitzen diren asmatzen saiatu. Hizkuntza, erritmoa (bizkorra, motela), zabalduriko informazioa eta abar. Eskatu irratsaioen kartazaletik paper bat hartzeko partaide edo bikote bakoitzari. Bikote edo partaide bakoitzak estilo horri dagokion aurkezpen bat idatzi eta grabatuko du. Aurkezpenak taldearentzat erreproduzituko dira, eta egileak aukeraturiko hizkuntza motaren, erritmoaren, edukiaren eta abarren zergatia azalduko du. Ostean, hezitzaileak musika irratsaioen aurkezpenen adibide ezberdinak jarriko ditu. Berriz ere ikasleei adibideak entzun eta zein musika generori egokitzen diren asmatzeko eskatuko die. Adibide bakoitzeko hizkuntzari, erritmoari, emaniko informazioari eta abarri buruz hausnartuko dute horiekin. Beste gutun-azaletik musika estilo ezberdinei dagozkien papertxoak hartzeko eskatu. Partaide do bikote bakoitzak aurkezpen bana idatzi eta grabatuko du, tokatu zaion estiloaren araberakoa. Aurkepen horiek taldearentzat erreproduzituko dira, eta egileek hizkuntza estiloa, erritmoa, edukia eta abar zergatik hautatu duten azalduko dute.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

10 partehartzaile (4 hezitzaileko ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkaten kideekin).

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Ikusmen urritasuna edo itsutasuna daukaten partaideek ordenagailua beharko dute ariketa hauek egiteko. Euren testua entzuteko entzungailuak beharko dituzte, ostean ozenki errepikatzeko.

Aldakuntzak

Dibertitzeko eta erronka gisara, eskatu partaideei estilo/elementu/musika zehatz bati dagokion aurkezpen modua zeharo ezberdina den beste bat aurkezteko erabiltzeko.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Partehartzaileek ulertu al dituzte estilo bakoitzaren berezitasunak? Generoaren arabera erabili beharreko aurkezpen mota bakoitzean eman beharreko informazioa identifikatzen al dute? Konturatzen al dira irrati-etxean hizkuntzaren erabileran jarri beharreko atentzioaz (hitz gogorrez, hizkuntza inklusiboaz eta abarrez)?

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Elkarrizketa, ikerketa eta irratsaio baten prestaketa moduluetan zehar edo horien ostean.