Ariketaren Laburpen Laburra
Ariketa praktiko hau 30 bat minutuko irratsaio bat ekoiztera bideratua dago.
Ariketa Honen Helburua
30 minutuko irratsaio bat ekoizteko gai izatea. Taldelanean jardun ahal izatea.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Ariketa bukatzerako, partehartzaileak honakoetan trebatuko dira: aldez aurretik prestatutako materiala erabiliz zuzeneko 30 minutuko irratsio bat egiten (zuzenean ahal bada). Taldea sortzen (eginkizunen koordinazioa eta norbere funtzioan aurkitzeko gaiatsuna). Ikastaroan landutako trebeziak praktikan jartzen.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Estudioa edo estudio eramangarria.
Ariketa Iraupena
2 orduz.
Material
Aldez aurretik prestaturiko grabazioak.
Ariketa Ikastaroa
Hezitzaileak labur azalduko du nola ekoiztu 30 minutuko irratsaio bat, hori burutzeko denbora muga batekin. Ikasleek aldez aureetik prestaturiko materiala erabiliko dute baina albiste eta aurkezpen berriak egingo dituzte. Talde batek beste kideei euren lana aurkeztuko die, horiek entzule rola eginez. Aurkezleek lan teknikoa euren kabuz garatu beharko dute. Hezitzaileak lehendabiziko aurkezpenari buruzko bere iritzia emango du. Taldeak aldatuko dira bigarren aurkezpen baterako. Formatzaileak lanari buruzko bere iritzia emango du berriz ere. Bien ostean feedback saio bat egingo da, ekoizpen biak adituz.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
Bi taldearentzat, bat estudioan, beste bat entzuleekin.
Aldakuntzak
Nahikoa grabazio eta soilik bi talde baldin badaude, irratsaioa ordubeteraino luza daiteke. Beste ariketa posible bat partaide guztiek elkarlanean saio luzeago bat (2 ordukoa) egitea izan daiteke.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Saio bakoitzari dagokion feedbacka emango zaio.
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Ikastaroaren bukaeran.