image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Ariketa honen bitartez partaideek ekoizpen talde batean ematen diren rol ezberdinak ulertuko dituzte, eta baita irratiko programa baten ekoizpenaren aspektuak ere.

Ariketa Honen Helburua

Partehartzaileek produkzio taldeko euren rola identifikatuko dute ariketan zehar, ondorengoetariko bat hautatuz: Produktorea edo ekoizlea – Irratsaioaren ekoizpena koordinatzeko ardura, ikerketa lanetan lagunduz eta segurtatuz programa ateratzen dela airean denean. Aurkezlea – Programara ikerketa lanak eginda agertu, izango dituen edukien inguruko beharrezko jakintza eta informazioarekin. Aurkezteko eta gidatzeko ardura, programaren tonua eta estiloa definituz. Soinu teknikaria – Produzkioaren aspektu teknikoen ardura, hala nola soinu-mahaiaren maneiua, audioaren monitorizazioarena grabaketa prozesuan eta mikroen eta bolumen mailen egokitzearena. Ikertzailea – Programarako edukiei buruzko ideiak ekartzea, elkarrizketatuen eta gaien inguruko informazioa biltzea, zenbaitetan ekarpenak egitea gidoilari gisa edota grabatutako audioekin.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Partehartzaileek honakoak ulertuko dituzte: zein ardura eta rol dauden irratsaio baten ekoizpenean. Rol berrien eta prozesuaren, zein programaren erritmoaren arteko erlazioak. Erabakiak hartzeko prozedurak ekoizpen taldearen baitan. Produkzioaren plangintza egitearen garrantzia. Plangintza horren definiziorako printzipioak. Produkzio plangintza bat egin eureka proiektatutako programarako.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Hezitzaileak irratsaioen ekoizpenak barnean hartzen dituen xehetasun eta rolak ondo ezagutu behar ditu.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Partehartzaile kopuruaren eta gelaren tamainaren arabera, bi ekoizpen talde baino gehiago sortzen baldin badira, espazioa beharko dute talde gisa elkartzeko eta bakoitzaren ardurei, rolari eta programaren edukiei buruz jarduteko.

Ariketa Iraupena

60minutu

Ariketa Ikastaroa

Lehen atala: Ekoizpen taldeak sortzea. Formatzaileak lauko taldeetan jartzeko esango die, eta Programa Proiektu taldetan jarriko dira. Taldeetan, rolak banatuko dituzte. Hiruko talderik balego, ekoizlea eta ikerlaria pertsona bera izan litezke. Bigarren atala: Ekoizpen bilera. Posible bada, tarte honetarako komeni da ondo trebaturiko irratiko kide bat ekartzea, azal diezaien bere produkzio taldeak nola egiten duen lan eta elkar hartzen duten euren taldeko kideen lan eta rolek. Ostean, talde txikitan jartzeko eskatuko die hezitzaileak. Produkzio bilera bana izango da talde bakoitzean. Ekoizpen Bilerako Gai-zerrenda jarraituko dute (ekoizpen bilera orria banatu). Talde bakoitza gai-zerrenda modu askean mugituko da, bestela formatzaileak adieraziko die zenbat denbora eman gutxi gorabehera puntu bakoitzarekin. Kide bakoitzak present izan behar du bere rola zein den, hau da, ekoizleak esaterako buru rola joka dezake, ildoa gidatuz. Talde bakoitzak ekoizpen planaren gidoi osoa jarraitu behar du. Programaren izena: Programaren formatuaren ardura daukan ekoizpen taldeak definituko du.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

10 (ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkatenekin, 4 hezitzaileko)

Aldakuntzak

Fitxak aldez aurretik bidali emailez, ikusmen urritasuna edo itsutasuna daukaten pertsonentzat. Laguntzaile baten presentzia beharezko izan daiteke ikasteko zailtasunak dauzkatenekin oharrak jaso ditzan hainbat ataletan.

Hezitzaileentzako Aholkuak

Banatu (emailez zein paperean) Ekoizpen Bilerako eskuorri edo fitxa. Ikusmen urritasuna baldin badaukate partaideek, aldez aurretik helarazi izana komeni da, eztabaida tarterako erabilgarri izan dezaten jada. Ikasteko zailtasunak dauzkaten pertsonak badaude taldean, laguntzaile bat behako da taldea galderen eta euren erantzunetan zehar bideratzeko eta oharrak jasotzeko. Taldea motibatu, balizko elkarrizketatuak proposatu aukeratutako gaiari loturiko inor otutzen ez bazaie.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Partehartzaileek aipa ote ditzakete ekoizpen taldeko rol ezberdinak? Ulertzen al dute rol bakoitzak zein ardura dauzkan? Hau ‘irratiko egoera erreala’ balitz, programa prestatu bezala ekoiztu izango al lukete?

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Ikerketaren, programen xehetasun eta formatuen eta komunikabide eta legeen atalen ostean.