image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Informatuak egotea irratiko elementuen funtzioaren eta esanahiaren inguruan (bereziki publizitate-sintoniak eta kuñak). Gai izatea erakargarritasun eta xarmadun jingle edo kuña bat ekoizteko.

Ariketa Honen Helburua

Ariketa bukatzerako, partaideek honakoak ulertuko dituzte: Jingle eta kuña gogoraerrazen parametro legalak. Iragarkien eta jingle/kuñen arteko aldea. Oinarrizko elementuak jingle eta kuñak ekoizteko.Materiala osatzen duten elementuen xehetasun eta funtzioak.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Trebezia teknikodun hezitzaile bat, soinu teknikari batek lagunduta.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Estudioa edo estudio eramangarri bat behar da.

Ariketa Iraupena

Hiru bat ordu (Aurreprodukziorako 60 minutu, 90 ekoizpenerako eta 30 entzun eta feedbacka egiteko).

Material

Zenbait erreproduzitzaile eta adibide, edizio digitalerako softwarea.

Ariketa Ikastaroa

Hainbat iturritatik jasotako jingleak erakutsiko dira, horien elementuak zein diren ikusteko. Eztabaida emango da gero. Partaideek 3-5 pertsona arteko taldeetan egingo dute lan. Taldeei bizpahiru egun emango zaizkie gai zehatz bati buruzko testua prestatzeko (ekologia, autopromozioa, politika edota gai sozialak,esaterako). Taldeak 60 bat minutuko saio bat egiteko elkartuko dira, eta bertan testuak berrikusi, eztabaidatu eta zuzenduko dituzte. Eztabaidan zehar, erabaki egin beharko dute zeintzuk diren ekoizteko adina kalitate daukaten jingle edo kuñak. Taldeek 90 minutu izango dituzte bizpahiru ekoizteko. Partaide bakoitzari ekoizpen taldeko oinarrizko rol bat emango zaio (hala nola zuzendaria, aurkezlea…). Ekoitzi bitartean taldelanean jarduten trebatuko dira (norbere argudioak azalduz, besteenak onartuz eta abar). Zuzendari lanetan diharduen kideak gainontzekoak euren artean nola harremanetan jarri ere ikasi beharko du, aurkezlearekin elkarlan estuan aritzeari dagokionez bereziki. Ekoizturiko jingleak guztiek adituko dituzte. Bakoitzari buruzko iritziak emango dituzte, eta eztabaidatu nola hobetu daitezkeen.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

4 pertsona/hezitzaileko ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkaten partaideekin.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Partaideek jingleei buruzko feedbacka egingo dute honakoei erreparatuz: zenbateraino ematen duten informazioa. Zenbateraino diren entzulea programa sintonizatzera bultzatzeko erakargarriak.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Estudioa eta moztu/editatu ataletako sarreran ostean hobeto.