Ariketaren Laburpen Laburra
Ariketa honek elkarrizketatzeko moduak azaltzen ditu, marko eta gailu ezberdinen arabera.
Ariketa Honen Helburua
Elkarrizketa mota ezberdinak nola burutu ikastea. Grabaketa, mozketa eta edizioaren oinarriak ikastea.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Jarduera amaitzerako, partehartzaileak gai izango dira kazetaritza galderak egiteko, elkarrizketa motak bereizteko, grabagailuak erabiltzeko, elkarrizketa bateko elementuak ulertzeko (sarrera, mikrofonoa, galderak, ingurunea, bukaera), elkarrizketak egiteko eta mozketa eta edizioaren oinarriak erabiltzeko.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Elkarrizketak egiten trebatua izatea. Horrela izan ezean, esperientziadun aurkezleak gonbida litezke partaideei hitz egin diezaieten euren jardunaz.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Estudioa edo estudio eramangarria.
Ariketa Iraupena
Ordutegia irratiko estudioaren zerbitzu eta baliabideen arabera antolatu beharko da.
Material
5 grabagailu (Flash-Card elementuak, Wave- edo DAT-grabagailuak, Flash-mikroak). Ahal bezain erabilerrazak izan behar dira. Aparailu profesionalak XLR-Input-dunak gomendagarriak dira (Olympics, TASCAM, Sony edo Marantz arruntak) Gutxienez bi telefono hibrido. Bestela, bozgorailudun telefono bat eta grabagailu bat ere erabil daiteke. Arbela. Behar adina disko edo kasete (MDak). Bateriak.
Ariketa Ikastaroa
Sarrera. Elkarrizketa baten hitzartze eta prestaketa bat izango da (ikus. eranskineko material gehigarria). Galderak. Sarrera bat egingo da galdera irekien eta itxien eta horien funtzioaren inguruan. Partaide bakoitzari hitz bakarreko gai bat luzatuko zaio (esaterako alkohola, marrazoa…) horrekin zenbait galdera ireki edo itxi presta ditzan. Horren ostean, pertsona elkarrizketatu zehatz batentzako gai esanguratsu guztiak hautatuko dira. Galdera irekiak eratorriko dira ikerketa materialetik abiatuz, eta ordena egokian ezarri horiek burutu nahi den elkarrizketarako (elkarrizketa mota ezberdinen araberakoak).Elkarrizketa motak. Elkarrizketa moten aurkezpena. Grabagailuak. Partehartzaileak taldeka banatuko dira (daukagun grabagailu kopuruaren arabera), lan egin dezaten gailu ezberdinekin aldi berean (Flash-Card elementuak, Wave- edo DAT- grabagailuak, Flash-mikroak edo Smartphoneak). Mikrofono mota ezberdinak azaldu horiek grabatuz, hala nola inguruneko soinuak, ahotsak eta abar. Lanaren atalak: Aparatuei eta hauen erabilerari buruzko azalpena eman. Antolatu partaideak binaka elkar elkarrizketatu dezaten, eta berbetaldi horiek grabatu gailu eramangarriak erabiliz. Ondoren, grabatu dutena ikuskatuko dute. Oharra: gutxienez grabagailu bana izan beharko du erabilgarri bikote bakoitzak, eta taldeen banaketak hori ahalbidetu beharko du guztiak ohitu daitezen grabagailu mota berrienetara. Oinarrizko elkarrizketa: binaka egongo dira. Batak bestea elkarrizketatuko du. Elkarrizketa bakoitzak 5-10 minutu iraun beharko ditu.Partehartzaile bakoitzak 30 minutu izango ditu prestatu eta grabatzeko. Ariketaren helburua elkarrizketa labur eta sinple bat gauzatzea da, eta garrantzitsuago dena, grabagailu batekin lan egitea. Elkarri beraien afizioen, gustuko dituzten musika estiloen, jaioterriaren eta abarren inguruan galde diezaiokete. Ostean elkarrizketa adituko dute. Ondoren, elkarrizketen galderez eta egiturez jardungo dute feedbacka egiteko, txandaka. Telefono bidezko elkarrizketa. Partaideei azalduko zaizkie telefonoz elkarrizketa bat egitearen eta grabatzearen aferak (esaterako, nola lortu soinu maila berberak elkarrizketatzailearentzat eta elkarriketatuarentzat). Ondoren, eskura daukagun material teknikoaren nondik norakoak azalduko dira. Zenbait adibide erreproduzituko dira ostean, eta horiek komentatu. Partaideei aurreko egunean esango zaie biharamunerako telefonozko elkarrizketarako hitzordu bat ezarrita ekar dezatela. Gehien jota 10 minutukoa izango da (trinkoa eta argi egituratua). Talde txikiak lehenetsiko dira jarduera honetarako; izan ere, banaka egingo dituzte, besteek aditu eta ekarpenak egiteaz bat. Hona ekarpenetarako jarraibideak: giroa, egitura, galderak, azken emaitza orokorrean eta horren kalitate teknikoa. Iritzi orokorra (Vox Pop). Inkesta gisara ñabardura eta detaileei buruzko iritzi orokorra jasoko da, behar teknikoei ere erreparatuz. Binaka, ordubete izango dute inkesta prestatu eta burutzeko. Talde handira itzuli aurretik, beraien lana berrikusiko dute, suertatu zaizkien arazoei buruz eztabaidatuz. Berriz ere feedback erronda bat egingo da talde handian. Estudioko elkarrizketa. Partaideek denbora eta espazio mugekin elkarrizketa bat nola prestatu ikasiko dute. Nabarmendu egingo da elkarrizketatuari buruz informazio zabala (ikerketa bidez) aldez aurretik biltzearen garrantzia. Elkarrizketa hasi baino lehen, hizketaldi labur bat izango dute elkarrizketatuarekin, azaltzeko nola izango den, estudioa erakusteko eta giro jator bat sortzeko aldez aurretik. Elkarrizketa praktikoak 15 minutu hartuko ditu gehien jota. Beste feedback erronda batez emango zaio jarraipena ariketari. Hona feedbackerako irizpideak: giroa, egitura, galderak, azken emaitza orokorrean eta horren kalitate teknikoa. Ebaki eta editatu. Formatzaileak edizio prozesuan behar diren hardware eta softwareei buruzko xehetasunak azalduko ditu. Partaideek beraiek grabatu duten materialarekin egin dute lan.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
4 hezitzaileko ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkaten partaideekin. Inkestak egiteko beharrezkoa suerta liteke aparteko laguntza behar izatea. Estudioko trebaketa banak egin beharko dira ikusmen urritasuna daukatenekin.
Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak
Ez baldin badaude nahikoa baliabide estuioko eta telefonozko elkarrizketak egiteko, taldeek aldi berean lan egin dezaketeke (estudioa, inkesta, elkarrizketa eta abar). Horrela eginez gero, hezitzaile gehiago beharko dira (gutxienez bi).
Parte-hartzaile
Komeni da partehartzaile guztiek jarduera bakoitza behin baino gehiagotan egitea.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Tailerra gauzatzen ari den bitartean egingo dira feedbackak eta ebaluaketa.