image_pdfimage_print

Hezitzaileentzako Aholkuak

Bianca Miglioretto, Radio Lora eta Oihana Etxebarrietaren (Antxeta Irratia) oharrak

Argi ibili behar gara emazte etorkinei ematen zaien biktima izaera edo izendapena ez indartzeko, garrantzitsua da beraien ahalmenei erreparatzea, eta beraiekin lan egitea. Ahalmenak hizkuntza edo kultura aniztasunean topa daitezke.
Beraien nahiak eta beharrak zein diren jakin behar dugu. Ezin ditugu zenbait kontuz hitz egitera behartu, nahiz eta guri interesgarriak direla iruditu. Zein dira beraien beharrak? (esate baterako, sendiari beraien egoeraren berri ematea eta herrialde berriko gertakariak).
Lehendabiziko irratsaio bat egin dezakegu, emakume horiek nahi dutenari buruz hizketan jarduteko aukera izan dezaten, beste norbait nahaste-mahaiaz arduratu bitartean. Beraien familiari zuzenduriko “eskutitzak” ere graba ditzakete.

Antolaketa-hurreratzea
Gure irrati-etxeei erreparatu behar diegu.Ezinezkoa da emazte etorkinak (edo emazteak) gure irratian inplikatzea ez baditugu hurreratze inklusiboak gauzatzen. Eredu bat ari gara ezartzen, hortaz jabetu behar gara eta arduraz jokatu.Hizkuntza inklusiboa erabili behar dugu, (informazio gehiago: http://en.wikipedia.org/wiki/Gender-neutral_language ). Gure entzuleak aipatzerakoan irudikapen maskulinoak soilik egitea saihestu behar dugu. Emakumeak gure testu, eduki eta hizketarako moduan txertatu behar ditugu.

Zein adibide darabiltzagu trebakuntza saioetan? Eta hizketan ari garenean? Zein irudi erabiltzen ditugu? Saiatu parekidetasuna sustatzen.

Emazteak gonbidatzen eta elkarrizketatzen saiatu zure irratsaioetan (politikaz, ekonomiaz, zientziaz…).

Joera nagusiak. Gure espazio, lan… GUZTIAK behatu eta aztertu behar ditugu.

Lan biziki ona burutu dezakegu emazteak komunikazio-lanetan trebatuz. Hau gizonez osaturiko espazio izan da – eta oraindik ere bada – , eta batzuetan zaila da emazteak parte hartzera animatzea. Hori horrela, gure irrati-komunitarioak emazteak komunikabideetan parte hartzera bultzatzeko espazio egokia direla uste dugu. Komunikabideetan emakumeak ahalduntzeko rol biziki garrantzitsua joka dezakegu.