Ariketaren Laburpen Laburra
Hitzaldia eta kasu azterketa.
Ariketa Honen Helburua
Aztertzea: etika, morala eta iritzi publikoaren arteko aldea. Baloreen erlatibotasunaren arloa eta baloreen hutsuneei buruzko eztabaida (berdintasuna). Balore profesionalen kodea. Adierazpen askatasuna. Komunikabide libreen baloreak. Mass-medien definizio legala, irratiei erreparatuz bereziki. Kazetari baten definizio legala.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Mass-medietan diharduten langile/esatari/kazetarien erantzunkizunaren zenbatekoaz konturatzea. Esatari baten lanaren inguruko egitura legalari erreparatzea.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Komunikabideei loturiko lege eta erregulazioei buruzko ezagutza, eta eskualde edo herrialdeko araudiari buruzkoa.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkaten partaideekin, bideo edo audio erreproduzitzailedun gela bat beharrezkoa izan liteke.
Material
Eskuorriak, audio materiala.
Ariketa Ikastaroa
Hezitzaileak interes eta baloreen artean eman ohi diren gatazkei eta horiek irrati-ekoizpenean daukaten eraginari buruzko azalpena emango du, edozein saiotako esatariari gerta dakiokeena; metodo eta teknikak horrelako gatazkak gainditzeko mendebaldeko europear kulturaren baitan. Ondorengo kasuaren azterketa ere egingo da, jendea informatua izateko, interesaren eta norbanakoen duintasuna mantentzeko oinarrizko eskubidearen arteko mugez, alegia. Praktika egokien adibideak eskainiko dira. Partaideei interes-gatazka hau argi eta garbi ematen den argitalpen bat bilatzeko eskatuko zaie. Hau etxerako lan gisara eman dakieke, gero hezitzailearekin batera ikasgelan eztabaidagai izateko.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
10 (ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkatenekin 4 hezitzaileko).
Hezitzaileentzako Aholkuak
Saioa ahal bezain dinamikoa egin, partaideen atentzioa bere horretan mantentzeko.
Parte-hartzaile
Kasuak grabazio edo bideoen bidez aurkeztea ideia egokia da ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkaten partehartzaileekin.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Kideek ulertzen al dute: baloreen, moralaren eta iritzi publikoaren arteko aldea. Baloreen erlatibizazioa eta berdintasunaren arteko gatazka. Balore profesionalen kodea. Adierazpen askatasuna. Komunikabide libreen baloreak. Mass-medien, eta bereziki irratien legezko definizioa. Kazetari baten legezko definizioa.
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Ikerketa moduluaren aurretik, edo horren baitan.