Ariketaren Laburpen Laburra
Bat-bateko hitzaldi editoriala: hezitzaileak editore rola hartuko du, eta ikasleak kazetariak izango dira. Zein gai jorratuko diren eztabaidatuko dute ostean. Kideak taldetan banatuko dira eta atera diren gaietatik zeintzuk landuko dituzten erabakiko dute. 60 minutu izango dituzte horiei buruzko ahalbeste informazio topatzeko. Nabarmendu egingo zaie gaiaren aspektu orori buruzko informazioa topatu behar dela. Hurrengo 60 minutuetan, ikasleek euren aukeraketa aurkeztuko dute eta aukera horien alde egingo dituzte. Saio honek kazetariek euren artikuluetarako materiala nola aurkitzen duten irakatsiko die. Aukeraturiko gertakariari buruz informazio landua emango dute, horren zergatiak bilatuz eta balizko ondorioez hausnartuz.
Ariketa Honen Helburua
Kideek ulertuko dituzte: editorial lanak argia ez den gai bati forma ematea inplikatzen du (berri ematea, alegia). Bi oinarri dauzka lan honek: saioaren filosofia eta egitura. Editorial lanaren zikloa. Erabakiak hartzeko barne-sistema. Oinarriak eta irizpideak publikoaren ahotan dauden gaiak aukeratzeko (egungo gaiak).
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Gaiak aukeratzeko gai izatea. Informazioa topatu eta pilatzeko gai izatea.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Arbela, telefonoa (bat baino gehiago izatea komeni). Talde bakoitzeko gela bat izatea gomendatzen da.
Ariketa Iraupena
Ordubete eta 40 minutuko gutxieneko iraupena gomendatzen da.
Material
Sarera konektaturiko ordenagailuak, zenbait egunkari.
Ariketa Ikastaroa
Irratsaio berezi edo zehatz baterako gaiak bilatzea jarriko du helburutzat formatzaileak (esaterako, eguneroko albistegia). Interesatzen zaizkien gai eta proposamenekin ideia zaparrada bat egingo dute ostean partehartzaileek. Hezitzaileak ahalbeste proposamen jasoko ditu, horietako bat bera ere aukeratu gabe, 20 bat minutuz. Proposamenak eztabaidatuko dituzte horien garrantzia, motibazioa eta izan dezaketen interes publikoa landuz. Partehartzaile orok 1etik 5erako eskalan ordenatu beharko ditu aukeratuko dituen bost gai. Jasotako puntuen arabera, lau gai aukeratuko dira.Taldeka jarriko ditu hezitzaileak, euren interesen arabera, aukeraturiko gaien aspektu garrantzitsuenei buruz jardun daitezen, eta horiek besteei aurkez diezazkieten ondoren. Talde lanak 20 bat minutu hartuko ditu. Hezitzaileak zenbait iturri gomendatuko dizkie informazioa bilatzeko. Talde txikitan bilduko dira berriz, informazio gehigarria biltzeko. Elkarrizketak egiteko jendea bilatzea ere informazio bilketaren parte izango da.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
12 ( 4 hezitzaileko ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkaten partehartzaileekin).
Parte-hartzaile
Taldeka banatuko dira jardueraren xedea lortzeko.
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Ikerketaren ostean, programa baten prestaketa moduluaren hasieran.