image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Honakoei behatuko die ariketak: musikaren historia bat irratian. Musikaren funtzioa irrati garaikidean. Eguneroko musika zerrendaren garrantziari sarrera. Zerrenda bat sortzeko baloreak. Musika aukeraketarako irizpideak. Abestien zerrenda sortzea.

Ariketa Honen Helburua

Industria musikalaren eta musika ogibide bezala ulertzearen ezagutzan sakontzea, eta musikaren programazioa irratian daukan eraginaz jabetzea. Irrati-etxearen irizpide musikalez jabetzea, eta zerrenda bat nola prestatu jakitea irizpide horiek kontutan harturik.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Musikak irratian daukan garrantziaz jabetzea. Interes komertzialek daukaten eraginaz eta irrati-kate garaikideetan musikaren aukeraketari ematen dioten formaz jakitun izatea. Irratirako zerrendak prestatzerakoan kontuan izan beharreko baloreak ezagutzea eta oinarrizko irratirako zerrenda bat prestatzen ikastea.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Irrati-etxeko irizpideen ezagutza sakona.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Hainbat erreproduzitzaile, estudio bat.

Ariketa Iraupena

Ordubete.

Material

CDak eta bestelako argitalpena. Erreproduzitzaile ezberdinak.

Ariketa Ikastaroa

Tailer honek gutxienez ordubete iraun behar du. Partaideak taldeka jarriko dira. Bakoitzak etxetik ekarri dituen edo irratian hartu dituen 5-10 disko aukeratuko ditu. Diskoak musika estiloaren araberako pilatan izango dira. Talde bakoitzak bere zerrenda propioa sortuko du partaide guztien iradokizunak jasoz, hala nola zer jarri, zergatik, zein helbururekin, eta abar. Abesti zerrendari erreparatuko zaio labur-labur. Ostean, hezitzaileak irrati-etxearen musikarekiko irizpideak azalduko dizkie. Saio amaieran etxerako lana emango zaie partaideei. Bakoitzak etxean bere zerrenda propioa prestatu beharko du. HUrrengo saiora ekarriko dute (saioan jasotako irizpide horien arabera osaturikoak). Zerrendak aurkeztu eta adituko dira bizi-bizi. Aukeraketa, ordena eta bestelako elementuak (nahasketak, jarioa, dinamikak…) eztabaidagai izango dira. Zerrenden aukraketa bati berriz ere erreparatuko zaio, eta berriz entzun, xehetasunez eta horien elementuez eztabaidatzeko.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

4 hezitzaileko ikusmen urritasuna edo itsutasuna zein ikasteko zailtasunak dauzkaten partaideekin.

Hezitzaileentzako Aholkuak

Irizpide musikalen bertsio desberdinak eduki partehartzaileentzat (word artxiboak itsutasuna edo ikuskmen urritasuna daukaten partaideei bidaltzeko).

Parte-hartzaile

Taldekako edo banakako lana jardueraren arabera. Beraien musika aukeraketa propioa ekartzeko konbita egingo zaie.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Zerrendak ebaluatzeko honakoak hartu kontuan: musika nahasketa eta gaiaren araberako aukeraketa irrati-etxearen irizpideak kontuan izanik.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Estudio moduluaren sarrerarako ariketa aproposa da.