Ariketaren Laburpen Laburra
Eztabaida partehartzailearen bidez, taldekideek komunitatearen garapenaren eta komunikabide herrikoien arteko loturez ikasiko dute.
Ariketa Honen Helburua
Partehartzaileak kontzientziatzea komunikabideek komunitateen garapenerako izan dezaketen erabilgarritasunaz.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Partehartzaileak gai izango dira jakintza eta ulermena badaukatela erakusteko honakoez: • Irrati-komunitarioen printzipioen eta komunitatearen garapenaren arteko loturaz • Irrati komunikabidearen zabalpenaren erabileraz komunitatearen lanabes gisara • Garapenaz • Norbanakoak eta komunitateak irrati-komunitarioen bidez garatu eta trebatzearen garrantziaz
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Ezagutza zabala komunikabideen, eta bereziki komunitarioen, inguruan (historia, estatus legala, sareak), aholkularitza ahalmena, ariketa honen funtsa eztabaida irekia baita batez ere.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Ikasgela eta aulkiak.
Ariketa Iraupena
30 minutu
Material
Proiektore digitala, grabagailua, Power Point, paperezko arbela, errotulagailuak (dena aukerakoa)
Ariketa Ikastaroa
Ideia zaparrada. Eskatu partehartzaileei ideia zaparrada botatzeko ‘komunitate garapena’ esanda ulertzen dutenaren inguruan. Esanak arbelean jaso. Informazioa hezitzailearentzat: komunitate garapena jendearen engaiamendua da, euren komunitateak behar dituen aldaketak identifikatzerako orduan. Garapen honek ahalbidetzen dio jendeari norbere hazkuntza, eta baita komunitatearena ere. Tradizionalki, komunitatearen garapenerako elkarteak irabazi asmorik gabekoak izan dira, eta sarritan ongintzazko erakunde gisara izan dira erregistratuak. Horien gisara, irrati-komunitarioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta komunitatearen mesedetarako erabiliko ditu balizko irabaziak.Sarritan, honek bazterturiko gutxiengoekin lan egitea dakar, hala nola gutxiengo etnikoekin, ezgaitasunak dauzkaten pertsonekin edota gazteekin. Komunitatearen garapenerako erakundeek mekanismoak izaten dituzte partaideak erabakitze prozesuetan eta erakundearen kudeaketan inplika daitezen. Honi “trebakuntza partehartzailea” ere deitzen zaio. Partaideei talde txikitan jartzeko esan, eztabaida dezaten eta horren ondorioak konpara ditzaten Garapen Komunitariorako eskuorrietan agertzen diren ideiekin edota hezitzaileak luza diezazkienekin.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
10 (ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak badauzkate, 4na hezitzaileko).
Aldakuntzak
Eztabaida grabatu, editatu eta RSS bidez zabaldu daiteke, ikusmen urritasuna duten kideentzat erabilgarria baita. Eskuorriak emailez bidal dakizkieke taldekideei.
Hezitzaileentzako Aholkuak
Eztabaida dinamikoa mantendu. Galderak luzatu partaideei, adi eta partehartzaile egon daitezen. Eman Garapen Komunitarioari buruzko eskuorriak
Parte-hartzaile
Apartekorik ez.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Gai al dira partaideak komunitatearen garapenerako hiru gako aipatzeko? Topa al ditzakete loturak komunitatearen garapenaren eta irratiaren printzipioen eta ekimenen artean?
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Atal hau ez da derrigorrezkoa, baina programazioan sartuz gero sarreraren parte izan beharko litzateke, eta betiere ikerketa eta elkarrizketa moduluak baino lehen.