Ariketaren Laburpen Laburra
Partehartzaileek gai zehatzei loturiko soinu eta musikak bilatuko dituzte.
Ariketa Honen Helburua
Komunikabidearen mezua musika eta giroaren bitartez nola indartu daitekeen ulertaraztea da ariketaren helburua.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Partaideek musika eta abesti zehatzei loturiko mezuak ematen diren aztertuko dute. Partehartzaileek nola melodiek, girotze-soinuen grabazioek eta kantuen hitzek istorioak kontatzeko balio duten ikasiko dute.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Musikari buruzko ezagutza zabala. Aholkulari jarduteko ahalmena. Editatzen jakitea ere beharrezkoa suerta daiteke partaideei laguntzeko.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Apartekorik ez.
Ariketa Iraupena
60 eta 90 minutu artean (moldaerak luzeago).
Material
Sarerako konexiodun ordenagailuak, aurikularrak, bozgorailuak, (audio aparailuak, CD-irakurgailua, edizio softwarea).
Ariketa Ikastaroa
Partaide guztiek gai bana jasotzen dute, hala nola ‘Oporraldia itsasoan’, ‘Kultura ezezaguna’, ‘Eguneroko lana’… Horri loturiko abesti zerrenda bat egiteko eskatzen zaie. Ez dago musika estiloei loturiko mugarik. Eginkizun honek 60 bat minute iraungo ditu. Zenbait audio lagin eredu ere gehi dakizkioke zerrendari. Seguraski denbora gehiago beharko da gorde eta editatzeko horiek. Bukaeran, partaideek euren bilduma aurkeztuko diote taldeari.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
6 (4 hezitzaileko ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkatenekin).
Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak
Apur bat luze egin daiteke. Baina zinez motibagarria da.
Aldakuntzak
Partaide guztiek jasotzen dituzte gai ezberdinak. Beraz, ez dakite zerekin ari diren lanean besteak. Bukaerako aurkezpena entzuleentzat soinu edukiak izan lezakeen konnotazioekin uztartu daiteke. Zein izan daiteke ‘deskribatzen’ ari den gaia aukeraturiko musikarekin? Partaide trebatuenei musika-nahaste labur bat egiteko eska dakieke (3 eta 5 minutu artekoa). Argi dago honek denbora apur bat gehiago eskatuko duela. Ariketa bera ere edizio softwarearekin trebatzera bideratuagoa izango da.
Hezitzaileentzako Aholkuak
Bilaketa ez mugatzea garrantzitsua da. Iturri eta estilo ezberdinetako musika bila dezaten motibatu behar dira partaideak (youtube soilik erabiltzeak ezinbestean mugatuko du bilaketa). Lanean ari diren bitartean, hezitzaileak atentzioa bideratu behar du erritmo, melodia, armonia eta abestien hitzetara. Partaideek musikak zein sentipen dakartzan gogora ikertu beharko dute. Ariketa laburragoa izango da partaideek zerrenda paperean soilik eginez gero. Normalki musika ezaguna soilik bildu ohi dute. Musika berrien bilaketa ariketarekin uztartuz, emaitza askoz ere anitzagoa da, eta ikuspegia zabaltzeko erabilgarriagoa.
Parte-hartzaile
Ez du aparteko abileziak eskatzen ariketak. Itsutasuna edo ikusmen urritasuna daukaten pertsonek normalki euren musika artxibategi propioa izan ohi dute, ongi ezagutzen dutena. Iturri ezberdinak elkarbanatzeak musikaren efektu berriak deskubritzea lekarke. Aniztasun handia izango da partaideak ingurune kultural ezberdinetatik badatoz. Garrantzitsua da loturak ‘zuzenak’ eta ‘okerrak’ bezala ez izendatu edo epaitzea.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Nork hautatu du zein musika eta zergatik? Zein lotura egin dute besteek musika horrekin? Zein dira adostasunak / ezbedintasunak? Zer da musikak benetan dioena?
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Ariketa honek oso ongi funtzionatzen du gaia eman eta aurkezpenaren arteko tartea luzeagoa bada. Zenbait eta denbora gehiago eskaini bilaketari, orduan eta anitzagoa izango da emaitza. Komeni da ariketa egoki uztartzea “entzute / trebatze” ataleko parekoarekin.