Albisteak – smart.radiotraining.eu
image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Ikerketan eta idazketan trebatzeko balio du jarduera honek, parte-hartzaileei berrietarako elementuak euren komunitate propioan topatzeko eskatu baitzaie horiekin berriak egituratzeko.

Ariketa Honen Helburua

Irrati-albiste fidagarriak, interesgarriak, dinamikoak eta berriemaileak idaztea.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Jarduera bukatzerako, partaideak honakoetan trebatu izango dira: informazioa bilatzen, informazio-iturriak bilatzen, iturriak eta materiala ebaluatzen, albiste sorta garrantziaren arabera ordenatzen, berriak erredaktatzen eta horiek ebaluatzen entzuleriarentzat daukaten interes-maila kontuan hartuta.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Aholkulari jarduten eta erredaktatzen trebatua behar du izan hezitzaileak.

Ariketa Iraupena

2 orduz.

Ariketa Ikastaroa

Ikaskideek ordubete izango dute informazio-iturriak aztertzeko eta beste ordubete bost albiste idazteko. Ostean beste ordubete beharko da horiek aurkezteko eta eztabaidatzeko. Inguruko leku bana bisitatuko du partaide bakoitzak eta hiru informazio-atal topatu. Bi ordu geroago, partaide guztiak itzuliko dira, ordubeteko tartea izango dute albisteak idazteko eta bi ordukoa horiek aurkezteko eta feedbackerako.Formatzaileak partaide guztiak joan beharko diren ekitaldi bat aukeratuko du. Horrekin erlazionaturiko hiru eta bost informazio-atal topatu beharko dituzte guztiek (hau egokia izango da konparaketak egiteko).

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

10 hezitzaileko, 4 hezitzaileko ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasuna daukaten kideekin.

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Ikusmen urritasuna edo itsutasuna daukaten kideekin, ariketa hau etxerako lan moduan aurkez dakieke, beraien kabuz etxean egin dezaten. Ikasteko zailtasunak dauzkaten kideekin, berriz, binaka lan egiteko aukera eman, eta berri kopurua murriztu. Alfabetatze-arazoak badituzte elkarrizketa edo kontaketa moduan aurkezteko aukera eman.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Ebaluaketak honakoak behatuko ditu: edukien kalitatea, erabilitako iturriak, komunitatearentzat daukaten garrantzia eta berrien aukeraketa egiteko modua.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Ikerketa moduluaren atal gisara.