Albisteen analisi arina – smart.radiotraining.eu
image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Parte hartzaileek komunikabideetan emakume etorkinez ematen den irudia aztertuko dute.

Ariketa Honen Helburua

Komunikabideek estereotipoen zabalpen eta indartzean duten garrantziaz ohartzea eta ikuspegi positiboak sortzeko medio alternatiboek dugun erantzukizunaz jabetzea.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Komunikabideek gaiak, taldeak eta pertsonak irudikatzeko duten jokabideaz hobeto jabetzea. Taldea, tailerrean aktiboago parte hartu dezake, haren ingurua nola irudikatzen den ikusterakoan komunikabide komunitario edo libreek duten garrantzia eta paperaz ohartuko baitira.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Dinamizatzeko abileziak.
Komunikabideek duten irudikatzeko moduaz oinarrizko ezagutzak.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Gela eroso bat

Ariketa Iraupena

30 minutu

Material

Komunikabideen analisia egiteko egunkariak eta aldizkariak.

Ariketa Ikastaroa

Ariketa gau modu ezberdinetan erabili daiteke. Denbora gehiago badugu osorik egin dezakegu baina denbora tarte murritzagoa badugu 3. puntutik hasi gaitezke.

1. Eguneroko prentsaren analisia ( 5′ )
Ideologia ezberdinetako egunkari ezberdinak aukeratzen ditugu eta parte hartzaileek (banaka edo binaka) egunkari bana aztertuko dute (argazkiak, edukiak, protagonistak, …)
-Nork sinatzen du albistea
-Gaia
-Albistea kokatuta dagoen saila
-Protagonistaren adina eta familia egoera
-Protagonistaren egoera sozio-ekonomikoa, lana edo posizioa

2. Analisiaren aurkezpena ( 5 ‘)
Bakoitzak ikusitakoaren laburpen bat eskainiko die beste parte hartzaileei. Arrazoi positibo edo negatiboengatik bakoitzari atentzioa eman diona jakin nahi dugu.

3. Emakume etorkinak komunikabideetan al daude? ( 5′)
Aurkezpenak amaitutakoan, dinamizatzaileek emakume etorkinak agertu diren albisterik topatu duten galdetuko die parte hartzaileei.
-Komunikabideetan azaltzen dira?
-Haien behar eta interesak agertzen dira?
-Komunikabideetan ateratzen badira, nola irudikatzen dituzte? Zein egoeratan?

Komunikabideetan ez badira emakume etorkinak agertzen, debora tarte labur bat eskaini ahal zaie galdera hauen inguruan pentsatu dezaten.

4. Emakume etorkinak komunikabideetan ( 5′)
Ondorioen/gogoeten azalpena

5. Adibideak ( 10 ‘)
Dinamizatzaileak praktika egoki eta desegokien adibideak eskainiko ditu.
Adibideak alderatuko dituzte eta emakume etorkinek komunikabideetan duten egoeraren argazki bat atera beharko dute.

Beste errepresentazio batzuk nahi baditugu horren alde egin beharko dugu lan!

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

10 parte hartzaile hezitzaileko

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Formakuntzaren hasiera aldera