Analisia eta kronika – smart.radiotraining.eu
image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Ariketa honek inpartzialtasun eta subjektibotasun aferei heltzen die, zeinak kronika eta analisietan txertatuak dauden, eta erredakzioa lantzeko ere balio du.

Ariketa Honen Helburua

Ekoizpen eta ekitaldi kulturalei buruzko analisia idazteko gai izatea. Kronika baten berezko ezaugarrietan trebatzea.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Ariketa egiterako, ikasleak honakoetan trebatuko dira: Kronika eta analisien ezaugarrietan. Analisi bat erredaktatzeko prozesuan. Irrati-testuinguruan analisi eta kronikek dauzkaten ezaugarri bereizgarrietan. Analisi bat osatzen.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Hezitzaileak oso argia eta diplomatikoa behar du izan ikasleen analisiei buruzko feedbacka ematerakoan.

Ariketa Iraupena

Lau bat orduz, nahiz eta lanaren parte bat saioa baino lehenago egingo duten ikasleek.

Material

Papera eta bolalumak.

Ariketa Ikastaroa

Hezitzaileak taldekideei esan beharko die analisiaren lehendabiziko zirriborroa etxean idazteko. Bakoitzak analisiaren bere zirriborroa eramango du kontsulta-bilera batera, hiruko taldetxoetan. Hezitzaileak bakoitzaren analisia aztertuko du, banaka, eta horri buruzko argibideak emango dizkio, beste biek entzun eta akatsetatik ikasi bitartean. Akatsak argi aipatuko dira, horiek zuzentzeko eta lana hobetzeko argibide zehatzak emanez. Aurreko egunetan prestaturiko analisiak aurkeztuko dituzte taldekideek. Bakoitzak ozenki irakurriko du berea. Lan bakoitzari buruzko feedbacka emango dute ikaskideek eta hezitzaileak, lehenago izan dituzten beste saioetan eman diren irizpideen aipamenak eginez. Horrela, kronika bat zer den ulertu ahal izango dute. Saio honen helburua ez da ikaskideak kronika bat idazteko erabat gai izatea, kazetaritza-genero zorrotzenetariko bat baita. Irrati-esatari baten lanean subjektibotasunak daukan eraginaz jabetzea da jardueraren xedea. Interes handia pizten duen ekitaldi bat jarriko du hezitzaileak adibide gisara. Minutu bat edo bi iraungo dituen kronika bat idatzi beharko dute partaideek, eta 40 minutu izango dituzte horretarako. Ostean horiek aurkeztuko dituzte. Horiek ebaluatzeko irizpideak taldean adostu beharko dira.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

1 10 ikasleko, 1 4ko ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasuna daukaten kideekin.

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Saiatu jarduera sinplifikatzen ikasteko zailtasunak dauzkaten kideentzat. Gustuko duten abesti bati, film bati edo telesail bati buruzko analisia idazteko eskatu. Itsutasuna edo ikusmen urritasuna daukaten kideek posta elektronikoz bidali beharko lukete aldez aurretik, eta denbora tarte luzeagoa eska dezake horiek ozenki irakurtzeak. Ikusi dezakeen pertsona batek irakurtzeko aukera luzatu, nahi badute.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Analisia eta ebaluaketa jardueran zehar ematen dira.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Prestakuntzaren edozein momentutan.