Ariketaren Laburpen Laburra
Erreparatu marrazki, forma eta irudi hauei. Zein soinu daukate? Erabili ahotsa eta bestelako tresnak irudi bakoitzaren soinua topatzeko.
Ariketa Honen Helburua
Soinuarekiko sentikortzea.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Egunerokotasuneko soinuez jabetzea. Soinuak gure irudimenean daukan eraginaz jabetzea.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Apartekorik ez.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Apartekorik ez.
Ariketa Iraupena
30 – 40 minutuz.
Material
Formak eta irudiak (adibidea atxikita) – grabatzeko gailuak – paperak eta arkatzak
Ariketa Ikastaroa
Taldea marrazki/forma/irudien/egituren soinua deskribatzen saiatuko da, guztiak batera. Grabatu egin dezakezu nahi izanez gero. Guztiok ote daukagu soinu irudikapen bera irudiekiko?
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
12 gehienez ere.
Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak
Pertsona itsuekin lan eginez gero, objektuak erabili forma eta irudiak beharrean. Esaterako: kutxa bat, pilota bat edota gainazal berezidun gauzak.
Aldakuntzak
Taldea bitan banatu. Talde bakoitzak gela batean lan egingo du, eta irudiaren soinua erabaki eta grabatu behar du. Ezin dituzte beste taldearen irudiak ikusi. Beste taldearen grabazioak entzun eta forma edo irudiak marraztu behar dituzte. Ba al daukate beste irudien itxurarik?
Hezitzaileentzako Aholkuak
Murray Schaferren “A sound education. 100 Exercises in Listening and Soundmaking” liburuan ariketa gehiago aurki daitezke.
Parte-hartzaile
Gehienez 12.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Irudi edo objektuen soinuak zer diosku beraien izaerari edo guk irudikatzen diegun izaerari buruz?