Ariketaren Laburpen Laburra
Hezitzaileak mota guztietako giltzatakoak bildu eta izendatuko ditu. Partaideek begiak itxi behar dituzte. Giltzen soinuan oinarrituz, beraien giltzatakoa zein den asmatzen saiatu behar dira.
Ariketa Honen Helburua
Soinuarekiko sentikortzea.
Espero diren Ikasketen Emaitzak
Elkar ezagutzea. Egunerokotasuneko soinuez jabetzea.
Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak
Deus ez.
Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak
Ariketa espazio isil batean egin.
Ariketa Iraupena
10 minutuz.
Material
– Akaso begietarako zapiak erabilgarriak izan daitezke, inork giltzak ikusten ez dituela bermatzeko.
Ariketa Ikastaroa
Hezitzaileak giltzatako ezberdinak bildu eta izendatzen ditu. Giltzen soinuan oinarrituz, beraiena zein den asmatzen saiatu behar dira ikasleak.
Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua
8 gehien jota. Talde handiago batekin ere egin daiteke, baina zortzi aldiz errepikatu ostean bukatzeko momentu egokia da halere.
Aldakuntzak
Giltzatakoa bide atsegina izan daitezke norbere burua taldearen aurrean aurkezteko. Zein giltza diren azaldu eta jendeak zuri buruz asko ikasiko du.
Parte-hartzaile
Edozein talde motarekin.
Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea
Posible al da norbere giltzatakoaren soinua identifikatzea?
Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da
Ariketa aproposa da egunari ekiteko, edota atsedenaldi moduan egiteko egunean zehar. Ez du aparteko antolakuntzarik behar.