Erreportajea jatorrizko soinuarekin, moztu eta editatu – smart.radiotraining.eu
image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Ariketa editorial-mintzaldi batekin hasiko da, non gaiak aukeratuko diren. Partaideak taldeka banatuko dira erreportaje bat lantzeko (bereziki azpimarratu beharko litzateke prestaketa prozesua pausoz pauso egitearen garrantzia). Erreportajeak hainbat elkarrizketa, seguraski galdeketekin, hartu beharko lituzke barnean, informazio-iturri ezberdinak erabiltzearekin bat. Egitura aukeraturiko gaiaren arabera antolatu beharko litzateke. Erreportajea entzun, ebaluatu eta eztabaidatu egingo dira hezitzailearen eta partaideen artean. Ikasleak antolaturiko ekitaldi batera joan beharko dira, eta bakoitzak hirutik bostera ikuspuntu ezberdin bildu beharko ditu. Horiek definitu eta grabatu egin beharko dituzte, gainerakoei aurkezteko. Ebaluaketan hezitzaileak ikuspuntu bakoitzaren esangura maila egiaztatu beharko du. Jardueraren helburua ikasleak ekitaldi ezberdinen garrantzia ebaluatzeko eta publikoarentzat daukaten esangura maila neurtzeko gai izatea da.

Ariketa Honen Helburua

Mezu funtsezkoenari arreta eskainiz materiala osatzen eta egituratzen trebatzea.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Ariketa bukatzerako, honakoak ulertuko dituzte partaideek: irrati-erreportajeen xehetasunak, erabiltzen diren material ezberdinak (hizketaldi grabatuak, idatzi eta irakurritako testuak, zaratak eta soinuak, giroa eta musika), eta erreportajearen hedadura, erreportajearen puntu garrantzitsuenaren identifikazioa, erreportajearen egituraren eraikitze prozesua, eta hori nola editatu eta bateratu.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Formatzaileak ekoizten aholkulari jarduten trebatua izan behar du.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Arbela, telefonoak, internetera konexioa, grabagailuak, lanerako lekua talde bakoitzaren edizio jardunerako.

Ariketa Iraupena

1. atala: bi ordu inguru. 2. atala: lau bat ordu.

Ariketa Ikastaroa

Ariketa editorial-mintzaldi batekin hasiko da, non gaiak aukeratuko diren. Partaideak taldeka banatuko dira erreportaje bat lantzeko (bereziki azpimarratu beharko litzateke prestaketa prozesua pausoz pauso egitearen garrantzia). Erreportajeak hainbat elkarrizketa, seguraski galdeketekin, hartu beharko lituzke barnean, informazio-iturri ezberdinak erabiltzearekin bat. Egitura aukeraturiko gaiaren arabera antolatu beharko litzateke. Erreportajea entzun, ebaluatu eta eztabaidatu egingo dira hezitzailearen eta partaideen artean. Ikasleak antolaturiko ekitaldi batera joan beharko dira, eta bakoitzak hirutik bostera ikuspuntu ezberdin bildu beharko ditu. Horiek definitu eta grabatu egin beharko dituzte, gainerakoei aurkezteko. Ebaluaketan hezitzaileak ikuspuntu bakoitzaren esangura maila egiaztatu beharko du. Jardueraren helburua ikasleak ekitaldi ezberdinen garrantzia ebaluatzeko eta publikoarentzat daukaten esangura maila neurtzeko gai izatea da.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

10 hezitzaileko, 4 hezitzaileko ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasuna daukaten kideekin.

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Ikusmen urritasuna edo itsutasuna daukaten kideekin zein ikasteko zailtasunak dauzkatenekin, itxurazko ekitaldi bat proposatu dakieke, erreportajea horren inguruan egin dezaten. Arte erakusketa baten irekiera ekitaldia edota kontzertu bat izan daiteke, esate baterako, baina manifestazio bat egongo da kanpoaldean. Ikuspuntu ezberdinak edo elkarrizketak ekarri behar dituzte hortik.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Iturrien aukeraketa eta erreportajeen edukia izango dira eztabaidarako gaia.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Ikerketa eta elkarrizketa moduluetan zehar.