Flasha – smart.radiotraining.eu
image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Feedbacka (orokorrean) ekintzei buruzko informazioa izaten da. Prozesu bat da, zeinaren bitartez zenbait atal, zein ekintza bere osotasunean, ekoizpena litzatekeena, ekarpenetara irekia geratzen den. Sarritan propio egiten da, sistemaren funtzionamendu egokia kontrolatzeko. Ikastaroetan beti da garrantzitsua non gauden, ikasketa helburuei zein prozesuari berari dagokionez, jakitea: zer egiten dugun, nolakoa izan den, nola jarraitu nahi dugun… Beti da komenigarria ez mugatzea ikastaroko egun batera edota feedbacka esplizituki programatua daukaten saioetara, baizik eta saioetan zehar ere txertatzea, ikasketa prozesu autodeterminatua eman dadin eta giro ona bermatua izan dadin. Hezitzaileek partaideei esan behar diete feedbacka noiznahi eska dezaketela, horretarako beharra sentitzen badute.

Ariketa Honen Helburua

Jarduera > Flasha ikastaroaren hasieran, prozesuan zein bukaeran erabil daitekeen tresna da, baita taldelanean ere: bata bestearen atzetik, eman feedback labur bat taldeari, adieraziz norbera zein lekutan aurkitzen den momentu horretan. Borobilean eskuz esku pasatzeko pilota edo makila izatea erabilgarria da.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Partehartzaileak feedback eraikitzailea eskaintzearen garrantziaz jabetuko dira.

Ariketa Iraupena

10-15 minutuz.

Ariketa Ikastaroa

Txandaka eta labur, partaideek euren sentipenez hitz egingo dute. Jarduera honek partaide zein hezitzaileei bakoitza ‘non’ dagoen ikusteko aukera eskaintzen die. Ariketa erabilgarria da egunaren hasieran egiteko, baina errepika daiteke gelan sentipen asko nabari direnean eta erabakiak hartu behar direnean hurrengo pausoa zein izango den zehazteko. Hezitzailearen eskuhartzea: partaide guztiak aulkietan eserita daude, borobilean. Banaka, momentu horretan nola sentitzen diren esango dute (pilota txiki bat edo `hizketarako makila’ erabiliz normalki parte hartzen ez duten pertsonei bidea erraz dakieke). Feedbackerako arauak (baustein zur nicht-rassistischen bidlungsarbeit-en oinarrituriko moldaera): ● Adierazpenak erabili; kontuak esan, ez mundo zabalari buruzko usteak (“…sentitzen/pentsatzen dut”) ● Zehatza izan, ez orokortu (“zuk beti…” esateak erresistentzia sortzen du) ● Feedbacka eskatu soilik emateko ere prest baldin bazaude ● Garrantzitsuena bera nahikoa da ● Feedbacka ez da erasoa, ez zaitez defenda, aditzeko mezu bat da ● Argia izan eta galdetu, zerbait ez bada guztiz ulertu ● Feedbacka pertzepzioan eta emozioan oinarritzen da, ez eztabaidatu, adierazi eta horri aditu, besteek diotenari ● Zure feedback propioa eman, ez ‘erantzun’ besteek emanikoari.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

5 gehien jota, bestela ariketa gehiegi luzatuko litzateke eta.

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Partehartzaileek denbora gehiegiz hitz egiten badute, hezitzaileak keinu bat egin behar du, jardueraren xedea gainbegirada labur bat ematea baita. Partaideak ez badu hitz egin nahi (gutxitan ematen dena), ez dago arazorik. Horrez gain, argitu feedbackak ekintzei bideratua behar duela izan, ez norbanakoei, eta ez direla erabatekoak izan behar.

Hezitzaileentzako Aholkuak

Aholkulari jarduteko gaitasuna. Garrantzitsua da feedbacka modu egokian jaso eta ematen dela ziurtatzea, hala egin ezean gatazkak sor baitaitezke taldearen baitan. Irratiko eguneroko jardunean ere feedbacka erabiltzera animatu partaideak. Modu egokia da hau taldearen baitan komunikazio ona mantentzeko. Erabili Feedback, Feedbackerako irizpideak eta Hezitzailearen feedbackerako irizpideak goiburu duten eskuorriak. Hitza hartu kontuan hartu beharreko zenbait ideia gogoan har ditzaten feedbackak egiterakoan.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Partaideek ulertzen al dute feedbackaren garrantzia? Ba al dakite ekarpenak nola egin eta jaso?

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Edonoiz