Gidoigintza irratirako – smart.radiotraining.eu
image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Ariketa honetan sarrera, bukaera eta lokailuak nola elkartu azalduko da.

Ariketa Honen Helburua

Sarrerarako, bukaerarako eta lokailuetarako informazio, hizkuntza eta igortzeko modu zuzenak identifikatzea.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Partaideek honakoez ikasiko dute: 1. Irratirako gidoiak prestatzearen garrantziaz 2. Gidoi onak sortzeko irizpideez 3. Lokailuez eta gidoien elementu motez 4. Gidoi bat idatzi emaniko gaiarentzat.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Mikroak eta entzungailuak erabiltzen trebatua izatea.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Ikasgela (grabagailu eramangarria, mikrofonoa, entzungailuak) edo estudioa.

Ariketa Iraupena

40 minutuz.

Material

Ordenagailu eramangarriak, idazmateriala.

Ariketa Ikastaroa

Hezitzaileak partaideei galdetuko die ea jende askoren aurrera atera eta hitz egiteko gai izango ziren inolako gidoirik gabe – ba berdina irratirako, gidoigintza funtsezkoa da. • Emisioa hobetzen du – zalantza gutxiago • Aurkezleari segurtasuna ematen dio • Informazio okerra ematea edo akatsak egitea ekiditen du. Hezitzaileak irratsaioen ideia edo definizioari buruzko dokumentua ekarriko du, eta ekoizpen taldeei saio baterako gidoia lantzen hasteko esango die. Gidoia grabagailu eramangarriekin grabatuko dute, zer moduz geratu den egiaztatzeko.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

10 hezitzaileko, 4 ikasteko zailtasunak edo ikusmen urritasuna daukaten kideekin.

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Jarduera hau edozein talderekin garatu daiteke, baita ikusmen urritasuna edo itsutasuna duten kideekin ere, elementu bisualak kenduz eta bereziki prestaturiko ordenagailuak erabiliz.

Aldakuntzak

Orrialdea ikasleekin batera landu. Gogoan izan hizkuntza argia eta esaldi laburrak erabili behar dituzula.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Ikasleek gogoan al daukate zein oinarrizko informazio hartu behar duen barnean sarrerak? Loturek edo lokailuek? Eta bukaerak?

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Ikerketa eta elkarrizketa eta gero.