image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Taldeka banatu eta gai bana eman. Galdetu ea nola ikertuko luketen horri buruzko elkarrizketa baterako informazioa lortzeko, irrati-komunitario baten ikuspuntutik. Astia eskaini taldeei aipatu gaien inguruan elkar elkarrizketatu dezaten. Eztabaidatu.

Ariketa Honen Helburua

Honekin partaideek ikertu eta elkarrizketatzearen esanahia ulertuko dute: • Ikerketari ekin ahal izateko dauden iturri ezberdinak uler ditzatela, zuzenak zein zeharkakoak. • Ulertzea irrati-komunitario batek beste kate nazional edo komertzial batek ekoitz dezakeen elkarrizketaren oso emaitza ezberdina eman lezakeela, nahiz eta gaia berbera izan. Esaterako, immigrazioa landu behar bada gure irrati-etxean, ekoizleak etorkinarekin hitz egin lezake zuzenean, estatu mailako hedapena daukan irrati batekoak legegile eta etorkinen ordezkariekin egingo lukeen bitartean, zuzenean iturrira jo gabe. • Eztabaidatzea ikerketa non gauza daitekeen. Esaterako, sarean, liburutegietan, egunkarietan, albistegietan edota zuzenean iturrira joaz. • Galdera ireki eta itxiez jardutea • Aldez aurretik prestatutako gaien inguruan partaideek elkar elkarrizketatzea.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Partaideek irrati-komunitarioaren funtsezko baloreak ulertuko dituzte, hala nola eskuragarritasuna, eduki aniztasuna eta aukera berdintasuna. Ikertzeko gakoak ulertuko dituzte, hala nola iturrien bilaketa zein berau nondik bideratu, hala nola saretik, egunkarietatik, zuzeneko iturrietatik, liburutegietatik, albistegietatik eta abar. Lehenbiziko ezagupenak jasoko dituzte elkarrizketatzaile eta elkarrizketatuaren rolaz, gezurrezko elkarrizketa batean parte hartuz, zeina grabatu egingo den gero entzun eta eztabaidatzeko.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Ariketa hau eztabaidan, grabazioan eta entzutean oinarritzen da. Hezitzaileak taldearen aholkulari aritzeko trebezia behar du izan. Argia izan behar da ikasketa helburuei dagokienez, eztabaida horra bidera dezan. Irrati-komunitarioko ikerketa lanak bideratzen eta elkarrizketak egiten trebatua izan behar da.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Gela zabal bat, estudioa, irrati-komunitarioaren zenbait grabazio (elkarrizketak izan daitezke) kideek eztabaida dezaten. Soinu erreproduzitzailea (ordenagailua eta bozgorailuak, esaterako).

Ariketa Iraupena

Partaideen eta euren ezaugarrien arabera,bi orduz luza daiteke, 10 minutuko atsedenaldia barne.

Material

Irrati-komunitarioko grabazioak. Ordenagailua eta bozgorailuak.

Ariketa Ikastaroa

Ikerketari buruzko eztabaida orokor batekin ekingo zaio. Hezitzaileak partaideei ikerketa esanda zer ulertzen duten galdetuko die. Irrati-komunitario baten ikuspegitik ikerketa zein aldaera dauzkan ere landuko da – 10 minutuz. Taldea hiru taldetan banatuko da, eta gai bana emango zaie: eskaleen egoera, eguberriak eta Facebook. Talde bakoitzak 5 minutu izango ditu ikerketa non egingo zuten eta nor gonbidatuko zuten jorratzeko – 10 minutuz. Talde handian elkartu eta irrati-etxeko zenbait elkarrizketa adituko dituzte, horiei buruz jarduteko. Ostean, formatzaileak kideei galdetuko die ea non eta nola uste duten egin duela elkarrizketatzaileak ikerketa lana – 10 minutuz. Hezitzaileak galdera irekiei eta itxiei buruzko hizketaldi labur batekin emango dio segida – 10 minutuko atsedenaldia – Berriz ere talde txikitan banatuko dira eta oraingoan gai konplikatuagoak emango zaizkie: esaterako, saguak, olo-zopak eta grapagailua. Ikerketa lanari eta gonbidatuari buruz jarduteko eskatuko zaie, eta galderak idazteko – 10 minutuz. Binaka estudioan landutako gaiei buruzko elkarrizketak egingo dizkiote elkarri, gainontzekoak beste estudio batean entzuten duen bitartean. Azken aldiz entzungo dituzte gero elkarrizketak horiei buruz jarduteko. – 60 minutuz.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

4 partaide hezitzaileko ikusmen urritasuna/itsutasuna edo ikasteko zailtasunak badauzkate.

Aldakuntzak

• Partaideen arabera, grabaketa zehatz bat hautatu. Esaterako, irratiko-komunitarioko elkarrizketak. • Ariketa hau komunikabideekiko hurrerapen bat izan daiteke, zenbait programa zehatzen edukiak aztertuz gero. Eskatu partaideei eduki berdinei zein ezberdinei erreparatzeko ohiko irratietako albistegietan, eta eztabaidatzeko ea nork erabakitzen duen zer den albistea horrelako kateetan (berri-agentziak, presio-taldeak, agintaritzak), eta alderatu irrati-komunitarioen askatasunarekin. Nork markatzen du gai-zerrenda? Ikertu ea nondik datorren informazioa irratiko erreportaje batean eta eztabaidatu iturriez, ‘adituen’ presentzia nabarmenduz (akademikoa, politikariak, profesionalak), edota ohiko irratien zeharkako iturriak vs. egoera bizi duten pertsonak edo zuzeneko iturriak, irrati-komunitarioek darabiltzatenak (esaterako, immigrazioari dagokionez, politikari eta akademikoak beti gonbidatzen dituzte hizketan aritzera, baina etorkinen ahotsa eztabaidatik at geratzen da beti).

Hezitzaileentzako Aholkuak

Aldez aurretik ondo prestatu, jarriko diren grabazioak ezagutu eta lagundu partaideek sumatu ez dituzten aspektuetara ailegatzen. Eskuzabala izan denborarekin.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Eskatu partaideei ikerketa eta elkarrizketari dagozkien hitz gakoak eta teknikak zerrendatzen laguntzeko, iturriak, zuzenekoak, galdera irekiak eta itxiak azaldu behar direlarik.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Komunikabidekiko gaitasuna eta ekoizpen baloreen aurretik.