IRRATI-KOMUNITARIOEN PRINTZIPIOAK – MUSIKA ETA POLITIKAK – smart.radiotraining.eu
image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Partehartzaileei iritzia emateko eskatuko zaie gai zehatzen inguruan, arrazoituz, horiek defendatzeko.

Ariketa Honen Helburua

Eztabaidatzen ikastea mahainguru batean edota deabruaren abokatu gisa jokatzen jakitea elkarrizketatzerakoan.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Ariketa burutzean, partaideek jakingo dute nola: gonbidatu gisa iritzi bat mahainguru batean azaldu, maite ez den iritzi bat mantendu elkarrizketatzean, norbere iritzia nola ulertarazi, kontrakoek diotena ulertu, beste gonbidatuen arrazoiketak ulertu.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Aholkulari gisa jarduteko gaitasuna. Zenbait ezagutza komunikabideetako araudiaren eta erregulazioen inguruan, partehartzaileak ohartarazi ahal izateko euren komentarioen inguruan, beharrezkoa bada.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Aholkulari gisa jarduteko gaitasuna. Zenbait ezagutza komunikabideetako araudiaren eta erregulazioen inguruan, partehartzaileak ohartarazi ahal izateko euren komentarioen inguruan, beharrezkoa bada.

Ariketa Iraupena

30 minutuz gutxienez.

Material

Zeloa edo soka (klariona kanpoan bada), “bai”, “ez” eta “erabakitzeke” txartelak.

Ariketa Ikastaroa

Ekarri gai edota galdera esanguratsu zein gatazkatsuak (musika artxiboak banatuta behar al luke ‘ona’ eta ‘txarra’ ataletan? Edonork ote dauka eskubidea bere musika hautatzeko? Zilegi al da banda baten musika jartzea inolako aipamenik egin gabe? Irrati-komunitario batean, edozein musika onartu behar al da? Hitzak eta musika zorrotz banatzen ditu talde editorial propioak!) – Egin marra gorri bat gela zeharkatuz. Marra horren erdia “Erabakitzeke” gunea izango da, mutur bat “Bai” eta bestea “Ez”. – Plazaratu gai edo galdera esanguratsua eta eskatu partehartzaileei marran zehar euren burua kokatzeko, beraien erantzunaren edo iritziaren arabera. – Guztiek lekua hartu ostean arrazoitu behar dute zergatik dauden “alde/aurka/erabakitzeke” – Gero eztabaidak behar du leku hartu – Beraz, kontrako taldetan aurkitzen diren partehartzaileek beraien horretarako beraien arrazoiak plazaratuko dituzte. Horrela aurrez aurre izango dira eztabaidan taldeak, eta lekuz aldatzeko aukera izango du berau aurrera joan ahala.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

Gutxienez 6 hezitzaileko (4 ikusmen urritasuna/itsutasuna edota ikasteko zailtasunak badauzkate hezitzaileko)

Aldakuntzak

Baliteke zenbait esanek edo arrazoiketak bat ez egitea komunitate-irratiko arauekin, printzipioekin edo komunikabideei dagokien legediarekin. Hezitzaileak prest behar luke ziztu bizian erreakzionatzeko, hala suertatuz gero.

Hezitzaileentzako Aholkuak

– Hezitzaileek ez dute parte hartuko, moderatu soilik – segurtatu partaideek leku bat hartu eta berau arrazoitzen dutela (hala izan ezean, hezitzaileak eztabaida moztu beharko du bi denbora tartetarantz, bata norbere lekua defendatzeko eta bestea eztabaidatzeko) – ziurtatu partaide orok hartzen duela hitza – plazaratu zenbait azalpen komunikabideen inguruko legediaz eta araudiez, zeinak partaideen argudioekin lotura izango duten ( oreka zilegia ematen baldin bada taldeen artean, deabruaren abokatu gisara jokatu behar luke).

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Ikasi ote dute elkar aditzen? Zenbateraino izan dira argiak euren iritziak ematerakoan? Ba al dakite zer den onargarria eta zer ez legediaren eta irrati-komunitarioaren printzipio eta araudien arabera?

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Edonoiz.