KOMUNIKABIDEAK ETA LEGEA – smart.radiotraining.eu
image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Partaideek komunikabideen inguruko legeriaz jardungo dute, zenbait epaitegiern kondena edo onartu gabeko kasuak aztertuz.

Ariketa Honen Helburua

Badaude arau moral eta etikoak zeinak kazetarien informazioa emateko modua erregulatzen duten zenbait gairi dagokienez, hala nola komunikabideei loturiko legeriak, baina kode etikoek eta irrati-komunitarioen baloreek ere hainbat muga ezartzen dituzte. Garrantzitsua da kazetarientzat horiek ezagutzea. Hainbat adibide esanguratsu: difamazio legeak esaterako pertsona baten izen ona edo ospea mantentzeari eragiten dio. Kazetari eta esatariek horiek ezagutu behar dituzte inoren izen ona zikintzea ekiditeko. Erakunde legal batek edo bizi den norbanako batek auzitara jo dezake difamazioa dela medio, aipatua izan bada edo arrazoitu ahal diren zenbait datu eman badira, hala nola kokapena, deskribapena, argazkien erabilera, irudiena edo bestelako informazioa zabalduz, pertsona hori identifikatzeko balio dezaketenak. Inpartzialtasuna eta bidezko estaldura. Ba al dago alde ezberdinetako arrazoibideak aurkezteko eskaririk egun zure herrialdean ematen ari diren eztabaiden inguruan? Martxa diren prozesu judizialen inguruko informazioa mugatzen al dute epaitegiek? Eta abar.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Partaideak gai izango dira jakintza eta trebezia erakusteko honakoez: Irrati-etxe komunitarioen erregulazio eta legeriaren inguruan. Ikerketa sendoen eta arriskuak mugatzearen inguruan. Inpartzialtasunaren garrantziaren inguruan, berriak zabaltzerakoan.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Hezitzaileak trebea eta ongi informatua behar du izan berriak ematearen eskakizun legal eta mugei dagokienez, adibide egokiak eramanez prestatuta eta balizko galderei erantzuna emateko gai izanez. Garrantzitsua da hizkuntza eta argudio legalak sinplifikatzea adibide ezberdinak emanez.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Erabiliko diren adibideen arabera, bideo proiekzioetarako prestatu beharko da gela. Audioa ezinbestean erabili beharko da.

Ariketa Iraupena

60 minutu.

Material

Kasuen azterketen grabazioak (hautazkoa), audio/bideo erreproduzitzailea.

Ariketa Ikastaroa

Hezitzaileak irrati-etxeen aurka epaitegietan eman diren kasu edo salaketen bizpahiru adibide prestatu behar ditu, onartuak zein atzera botatakoak. Banan-banan erakutsi behar dira, bakoitzaren testuingurua azalduz (edo jatorrizko grabazioa erakutsiz oraindik ere eskuragarri badago), eta esplikatuz zein izan zen emanaldiaren atal gatazkatsua, horren inguruko iritzia eskatuz partaideei eta amaitzeko epailearen edo epaitegiaren erabakiaren inguruan eztabaidatuz. Horixe bera egin adibide bakoitzarekin. Saioari bukaera emateko azaldu zein diren oinarrrizko gidalerroak auziak eta lege-hausteak ekiditeko, egin beharrekoak eta egi behar ez direnak (esaterako, ez esan inoren kontrakorik horren frogarik izan ezean), eta ganorazko ikerketaren garrantzia nabarmendu, horrekin irratsaioan emaniko informazioa sostengatu ahal izateko.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

10 (4 hezitzaileko ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkaten partehatzaileekin).

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Ariketa hau estatu bakoitzeko legeriaren arabera prestatu behar da, ezberdinak izan baitaitezke.

Hezitzaileentzako Aholkuak

Paperez edo emailez banatu irratiz hedatzearen muga legalei buruzko laburpen bat, eta baita lege-urraketak ekiditeko zenbait gidalerro ere. Adibide andana prestatu, eta jarduera burura eraman eztabaida modura, motelegia izan baitaiteke osterantzean.

Parte-hartzaile

Saiatu aktibo mantentzen, euren iritziaz zein adierazpen askatasunaren inguruan galdetuz.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Partaideek aipa al ditzakete komunikabideen hedapenari eragiten dieten gutxieneko legala eta mugak? Gai al dira auzi legalak ekiditeko neurriak aipatzeko?

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Noiznahi, hobe ikerketa moduluaren ostean.