KONTROLPEKO ELKARRIZKETA – smart.radiotraining.eu
image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Partaideek binaka jardungo dute gai zehatz bati buruzko eztabaidan. Ariketaren helburua entzute eta laburbiltze gaitasunean sakontzea da; beraz, bakoitzak bestearen argudioak aditu eta laburtu beharko ditu norberarenak aurkeztu aurretik.

Ariketa Honen Helburua

Elkar entzuten eta ulertzen ikastea. Testuinguru ezberdinetatik datozen pertsonen arteko elkarrizketak gauzatu ahal izatea.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Bide alternatiboak hizketaldi/elkarrizketetarako. Elkarrizketak prestatzea hizkuntza hegemonikoa ez darabilten hiztunentzat edota hitzez adierazteko zailtasunak dauzkaten pertsonentzat.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Aholkularitza eta aditze gaitasuna.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Gela handi bat edo bi, eztabaida errazteko.

Ariketa Iraupena

Sarrera + elkarrizketak + feedbacka 30 minutu gehien jota.

Material

Ez da behar.

Ariketa Ikastaroa

Partaide taldea bikotetan banatu. Eztabaidarako gaiak (errealak) aurkitu, eta horiei buruzko ikuspuntu ezberdinak ematen saiatu. Ostean utzi elkarrekin hitz egiten, gelako gune ezberdinetan edo gela ezberdinetan. A pertsona hasten bada hizketan, B pertsonak bukatu arte itxaron behar du, eta hark bukatutakoan besteak esandakoa laburtuko du bere hizketaldiari hasiera emateko, gero ekarpena egin edo erantzuteko. Orduan Ak itxarongo du, Bk esana laburtzeko, eta horrela jarraituko dute, txandaka 10 bat minutuz. Hezitzaile bikoteen inguruan eta adi ibiliko da, aditze eta laburtze jardunari buruzko esku-hartze eta ekarpen motzak eginez. Bukatzeko, jardunaren zailtasunei buruzko feedbacka.

Hezitzaileentzako Aholkuak

Ariketa ona da hau elkarrizketen moduluaren sarreran erabiltzeko, eta hezitzaileak azpimarratu beharko luke gonbidatuak aditzearen garrantzia, elkarrizketa ez dadin mugatu aldez aurretik prestatutako galderetara.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Hezitzaileak ariketan zehar egingo duen behaketarekin bat egingo die feedbacka partaideei. Partaideek entzuten eta laburtzen jardutearen esperientzia baloratuko dute. Zer ikasi dute horretatik?

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Elkarrizketa moduluaren hasieran.