image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Partehartzaileek grabagailu eramangarri batean mezu bana utziko dute, batak bestearen atzetik. Grabagailu ikasgela huts baten erdian egongo da. Mezu motzak izango dira, gehienez ere bi esalditako adierazpenak, hezitzaileak emango dizkien gai edo galderei buruzkoak (txartel bana emango zaie, dena delakoarekin idatzita). Guztiek mezuak grabatu ostean, elkarrekin entzungo dute grabazioa.

Ariketa Honen Helburua

Lotsa galtzeko ariketen ildokoa da berau, eta giro polita sortzeaz gain, grabaketetan trebatzeko ere aproposa da. Hezitzaileak ebaluaketa baten atal modura erabil dezake, edota partehartzaileen nahiak eta itxaropenak jasotzeko. Beraz, jolas labur hau ebaluaketan eta aztertu beharreko lanetan trebatzeko erabil daiteke.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Lotsa galtzeko jarduera modura, taldean giro jatorra sortzeko balio du, baina baita grabagailu eramangarri bat erabiltzen trebatzeko metodo erraz modura ere.Ebaluaketa, aztertu beharreko lanketa edota ikaskideen itxaropen eta nahiak jasotzeko ariketa moduan erabilita, hezitzailea hobeto orientatu daiteke formakuntza bideratu eta hobetzeko.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Ez da aparteko trebetasunik behar, grabagailu eramangarri bat erabiltzeko oinarrizko ezagutza baino ez.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

z da aparteko azpiegiturarik behar, ikasgela eroso bat eta grabagailu eramangarri bat ez besterik.

Ariketa Iraupena

15 minutuz.

Material

Paperezko txartelak jarraibide laburrekin (esaterako: “esan zerbait eguraldiari buruz!” / “zer jan duzu bazkaltzeko?” / zer moduz zure gaurko goiza?” eta abar”).

Ariketa Ikastaroa

Hezitzaileak txartel bana emango die. Bakoitzean galdera edo eskaera bat egongo da – gorago daudenen tankerakoa – eta zenbaki bat, partaideen ordena finkatuko duena. Guztiak ikasgelatik aterako dira, soilik grabagailua geratuko da erdiko mahai baten gainean. Ikasleak banaka sartuko dira gelara, eman zaizkien zenbakien ordena mantenduz.Guztiek mezu bana utzi ostean guztiak sartuko dira eta grabaketa adituko dute. Dibertigarria izan daiteke, partehartzaileek ez baitakite aurrekoek zer esan duten eta azken emaitza grabazio jarrai bat baita.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

Hezitzaile bat 8 edo 10 ikasleko.

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Arriskua partehartzaileek aurretik grabatu dena ezabatzea izan daiteke.

Aldakuntzak

Ariketa ebaluaketa modura erabil daiteke, edota ikasleen nahiak eta beharrak jasotzeko. Metodoa berbera da, baina hezitzailearen txarteletako mezuak aldatu egin daitezke, hala nola “zein izan da zure eguneko unerik ederrena? / “zer ikasi duzu gaur” / “zer espero zenuen eta lortu duzu trebakuntzaren hasieratik hona?”.

Parte-hartzaile

Metodo hau egokia da behar bereziak dituen edozein talderekin erabiltzeko – baina baliteke ikusmen urritasuna daukaten partaideek laguntza behar izatea grabagailu eramangarria erabiltzeko, eta ikasteko zailtasunak dauzkatenek gailua erabiltzeko adina konfiantza eduki behar dute.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Lotsa galtzeko baldin bada, trebakuntzaren edozein momentutan erabili daiteke, eta ebaluaketaren parte bada, amaiera aldera.