Mikrofonoari hitz eginez – smart.radiotraining.eu
image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Albisteak erredaktatzeko eta irakurtzeko prestatuko ditu partaideak.

Ariketa Honen Helburua

Irrati-albiste arduratsu, interesgarri, dinamiko eta informatzaile bat idazteko gai izatea. Albisteak aurkezteko gai izatea.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Jarduera burutzerako, honakoak jakingo dituzte partaideek: Informazioa nola bildu. Informazio-iturriak nola topatu. Material eta iturrien ebaluazioa. Garrantziaren arabera albisteak aukeratzeko eta multzokatzeko irizpideak. Albisteak ebaluatzeko gaitasuna publikoarentzat daukaten interesaren arabera. Idatziriko berriak nola irakurri mikrofono bat erabiliz. Albiste-elementuen garrantzia aldakorra egunean zehar.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Aholkulari jarduteko eta berriak emateko trebezia.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Mikrofonoa, entzungailuak, grabatzeko tresneria, internetera sarbidea, eta berri-agentzietara ere ahal bada.

Ariketa Iraupena

Egun oso bat.

Ariketa Ikastaroa

Testu-idatziak irakurriz: hezitzaileak lehendabiziko esaldia isiltasunean irakurriko du. Ostean, partaide bati irakurriko dio ozenki. Gero, bigarrena isilik irakurriko du, eta ozenki gero partaide bati zuzenduz. Hurrengoa ere isilik irakurriko du, baina aurrekoa esaten bukatu baino lehen. Helburua ikasleei hurrengo esaldia nola irakurtzen den aurrekoa oraindik ahoskatzen ari zaren bitartean erakustea da.Hau eta gero, formatzaileak binaka jarriko ditu ikaskideak, praktikatu dezaten. Hurrengo jarduera ezin hobea da 12 partaiderekin egiteko. Ordubetean minutu bateko iraupena duen albistegi bat prestatu beharko dute. Lehen kideak mikroa hartuko du. Minutu bat izango du albisteen berri emateko. Bukatu bezain pronto, hezitzaileak feedbacka eskainiko dio, lau minutu izango dituelarik, bost minuturen ostean hurrengo kidea hasiko baita. 12 kideetako bakoitzak bost aldiz errepikatu behar luke jarduera. Prozesu guztiak 6 orduz iraungo du gutxienez. Azken ekinalditik ordubetera errepikatuko dute jarduera norbanakoek. Ordubeteko tarte horretan zehar perfekzionatu egingo dute beraien lana. Ariketa hau egiteko lekurik hoberena estudioa da, soinu teknikari baten laguntzaz, ikaskideek bukatu bezain pronto egindako lana aditzeko aukera izan dezaten. bakoitzak.

Hezitzaileentzako Aholkuak

Hezitzaileak soinu-teknikari baten laguntza jaso beharko luke, ahal bada. Bi hezitzailerekin ere egin daiteke, lanaren banaketa argia bada. Ahotsari eta irakurketari loturiko ariketak eranskinean sartuak daude. Ikasle batek hizketarako ezintasuna badu, bakarkako trebakuntza eskainiko zaio.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Jardueran zehar ematen da.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Erredakzioa, ikerketaren ostean.