PLASTIKOZKO PANPINAK – smart.radiotraining.eu
image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Partehartzaileek komunikabideek orokorrean dauzkaten helburuez hitz egingo dute, komunikabide mota ezberdinek dauzkaten ezaugarriez, eta beraiek ematen dieten erabileraz.

Ariketa Honen Helburua

Ikasleak komunikabideen ingurunearekin trebatzea, baita komunikabide eta irrati komunitarioenetara ere.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Ikasleek komunikabide mota ezberdinen ezaugarriak ikasiko dituzte eta komunikabide komunitarioen oinarri eta printzipioetan trebatuko dira.

Hezitzaileentzako Informazioa

Bere oinarrian, ariketa eztabaida bat baino ez da, rolen joko berezi batekin. Hau horrela (izan ere, bistaratzen den itxuran oinarritzen da), ez da egokia ikusmen urritasuna daukaten partaideekin egiteko, baina ondo funtzionatzen du ikasteko arazoak dauzkaten pertsonekin.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Ez da aparteko esperientziarik behar.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Ez da apartekorik behar, ikasgela eroso bat baino ez.

Ariketa Iraupena

40 minutuz.

Material

Plastikozko hainbat panpina (playmobileko pertsonaiak zeinak ogibide, klase sozial eta genero ezberdinak irudikatzen dituzten) – parte-hartzaile kopurua baino hiruzpalau panpina gehiago.

Ariketa Ikastaroa

Hezitzaileak panpinaz beteriko kutxa bat ekarriko du – partaide bakoitzak bana hartu behar du. Trebatzaileak beraien burua panpinen bitartez aurkezteko eskatuko die – nor diren, zer egiten duten, zer ikusten duten telebistan eta zer entzuten irratian.Aurkezpen erronda bukatutakoan (zeina bide egokia den partaideen komunikabide kontsumo ohiturez zeharka jarduteko) irakasleak partaide / panpinei (ingurune ezberdinetatik datozenak) eskatuko die guztientzat aproposa izango den irrati bat irudikatzeko. 10 minutu dauzkate adostasun batetara ailegatzeko eta bakoitzaren tokia edo rola irrati horren baitan definitzeko.Ikasleek – talde moduan orain- nork zer egiten duen irratian aurkeztu ostean, aukera luzatzen zaio hezitzaileari irrati-komunitario baten eta bestelako komunikabideen arteko aldeak nabarmentzeko. Ariketa bukaeran, alde hauetaz hitz egin, hezitzaileak irrati-komunitarioen mugimenduaren printzipioak azpimarratzen dituen bitartean.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

Hezitzaile bat 8 edo 10 ikasleko.

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Ariketa hau ezin erabil daiteke ikusmen urritasuna daukaten pertsonekin, begiz hauteman daitezkeen ezberdintasunetan oinarritzen baita (panpinen / estereotipoen arteko ezberdintasunak).

Hezitzaileentzako Aholkuak

Ikasteko zailtasunak dauzkaten pertsonen trebakuntzarako oso egokia da ariketa hau, eta iraupena luzatu daiteke.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Ikasleek komunikabide motez, ezberdintasunez, espezialitateez hitz egingo dute – ariketa bukatzerako kideak irrati-komunitario batez eta horren funtsez ideia argiago bat izango dute.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Trebakuntza hasieran – sarreraren ostean.