SAIO BATEN PRESTAKETA – smart.radiotraining.eu
image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Irratsaioetako zenbait entzun behar dira, horien egitura, edukiak, aurkezteko modua eta abar aztertzeko.

Ariketa Honen Helburua

Irrati-etxe bateko programa baten rolaz eta garrantziaz jabetzea. Irratsaioen egitura ezberdinez eta horien ezaugarriez informazioa jasotzea.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Ekintza hau burutzerako, partehartzaileek formazioa jasoko dute honakoen inguruan: saio baten egituraren definizioa, irratsaioen egitura ezberdinak (udarako egitura, asteburuko irratsaioa, egunekoena, iluntzekoena, eta abar), antzezpena irratian, saio bat sortzeko printzipioak eta horren eragileak, irratsaio baten kutsuaren garrantzia (kutsu edo tonu nagusia, giroa, irudikapen elementuak), irrati-etxe motak (publikoak, komertzialak, komunitarioak) eta horien irratsaio egitura ulertzeko modu ezberdinak.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Oinarrizko esperientzia saio moten eta horien elementuen inguruan.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Arbela.

Ariketa Iraupena

60 minutuz.

Material

Irratsaioen egitura ezberdinen fotokopiak.

Ariketa Ikastaroa

Irrati-etxe ezberdinen adibideak emango zaizkie partehartzaileei. 15 minutu izango dituzte horien arteko bereizgarriak topatzeko. Horiei buruzko eztabaidarekin jarraituko dute.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

10 ( 4 hezitzaileko ikusmen urritasuna, itsutasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkaten partaideekin).

Hezitzaileentzako Aholkuak

Adibide laburrak jarri. Horien elementuak edo generoa nabarmendu, are gehiago partaideek ez badituzte identifikatu.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Partehartzaileek irratsaioen egitura ezberdinak, egitura motak, egitura bat sortzeko printzipioak eta hor eragiten duten xehetasunak (kutsua, giroa eta abar) ulertu behar dituzte, hala nola irrati-etxe mota ezberdinak izateak (publikoak, komertziala, komunitarioak) irratsaioen egituran daukan eragina ere.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Programa baten prestaketaren aurretik.