Saioa bultzatuz – smart.radiotraining.eu
image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Parte-hartzaileek beraien saio propioa bultzatzeko egitasmo edo estrategia bat sortuko dute. Ariketa hau aitzakia polita da entzule izan litezkeen pertsonei, zuzentzen gatzaizkien taldeei eta komunitatearekiko engaiamenduari buruz hitz egiteko.

Ariketa Honen Helburua

Komunikabide kontsumitzaileen ohiturez eztabaidatzea eta sustapen tresnez gehiago ikastea.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Partaideek entzuleen komunikabideekiko kontsumo-ohiturez gehiago ikasiko dute – gai izango dira beraien saioa / ekitaldia sustatzeko plan bat garatzeko. Zenbait promozio-tresnaren eta bideren (doakoak) erabilgarritasunaz ere jabetuko dira.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Ez da aparteko jakintzarik behar, nahiz eta aldez aurretik komunkabideen tresna sozialei buruzko oinarrizko ezagutza izatea baliagarria den.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Apartekorik ez, ikasgela eroso bat soilik.

Ariketa Iraupena

30 minutuz.

Material

Argibide laburrak paperezko txarteletan ikasleentzat. Txarteletan gizarteko talde edo multzo baten izena izango da (esaterako: herri txiki bateko bertako biztanleak, hiri handi bateko 18-26 urte bitarteko gazteak, ezintasunak dauzkaten pertsonak, unibertsitateko ikasleak, hard rock musikaren jarraitzaileak, eta abar).

Ariketa Ikastaroa

Hezitzaileak gizarteko talde ezberdinen izenak dauzkaten txartelak banatuko dizkie kideei. Bizpahiru pertsonak elkarrekin ere lan egin dezakete – ariketa horiengana ailegatzeko bideak aurkitzea da. 15 minutu izango dituzte modu, bide eta tresnen ezberdinen zerrenda bat egiteko, balizko entzule berriak lortze aldera. Taldeak honakoak izan litezke, esaterako: herri txiki bateko bertako biztanleak, hiri handi bateko 18-26 urte bitarteko gazteak, ezintasunak dauzkaten pertsonak, unibertsitateko ikasleak, hard rock musikaren jarraitzaileak, eta abar.Taldeka, beraien ideiak aurkeztuko dizkiete gainontzekoei 5 minututan, eta talde zabalean ideia horiei buruzko iritzia jasoko da – hezitzaileak eztabaidaren moderatzaile rola izango du.

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

Hezitzaile bat 8 edo 10 kideko.

Arriskuak eta ariketa aldaketa posibleak

Baliteke hezitzaileak diren sustapen metodo eta tresna guztiak ez ezagutzea, baina aukera ona izan daiteke esperientziak elkartrukatzeko.

Ariketa honek, modu honetan antolatuta bederen, ez du ongi funtzionatu ohi ikasteko zailtasunak dauzkaten kideekin.

Aldakuntzak

Ikasteko zailtasunak badauzkate, beraiekin batera saiatu irratsaioa sustatzeko moduak bilatzen. Sortu iragarki bat argazki batekin eta testu labur batez hornitua facebookerako – izendatu kide bat edo bi argazkia ateratzearen arduradun, beste bat edo bi testua pentsatzeko, beste bat editatzeko, beste bat interneten zintzilikatzeko, eta abar.Elkarrekin lan egin, erredaktore-talde moduan.

Hezitzaileentzako Aholkuak

Online plataformen tresnak eta aplikazioak horrelako abiaduran berritzen direnez, posible da hezitzaileak azken berrikuntzei buruzko informaziorik ez izatea.Utzi partaideei ideia elkarrekin partekatzen, eta ideia berriak jaso.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Formakuntzaren azken fasean.